YouVersion Logo
Search Icon

GALAZIARREI 5

5
1Libre izateko askatu gaitu Kristok#Kristok libre izateko askatu 2 Ko 3,17+. ez makurtu esklabotzaren uztarpera Eg 15,10.. Iraun ezazue, beraz, sendo eta ez makurtu berriro esklabotzaren uztarpera.
Eutsi tinko askatasunari
2Hara zer esaten dizuedan nik, Paulok: Erdaintzen bazarete, Kristok ez dizue ezertarako balio izango. 3Berriro ere zinez diotsuet erdaintzen den oro lege#legea osorik bete behar 3,10; Erm 2,25; St 2,10. osoa betetzera behartua dagoela. 4Moisesen legearen bidetik salbamena lortu nahi duzuenok, Kristorengandik bereizi egin zarete eta Jainkoaren onginahitik saihestu#5,4 Jainkoaren onginahitik saihestu: 4-5 tx.etan, justifikazioaz (ik. Erm 3,25-26 oh.) eta behin maitasun hutsez onartu gaituen Jainkoak salbamen betea ere emango digun itxaropenaz ari da Paulo.. 5Gu, berriz, Jainkoak, Espirituaren#Espiritua eta itxaropena Erm 8,23-25; 2 Ko 1,22; 5,1-5. egitez eta sinesmenari esker, salbamena emango digun itxaropenez bizi gara. 6Izan ere, Jesu Kristorenak garenontzat, erdaindua#erdainkuntzaren balioa 6,15; 1 Ko 7,19+. izateak edo ez izateak ez du ezer balio; balio duena maitasun-egintzetan agertzen den sinesmena#5,6 maitasun-egintzetan agertzen den sinesmena: Esamoldeak itzulpen bat baino gehiago har ditzake: maitasunez ari den sinesmena, maitasun bihurtzen den sinesmena… da.
7Ongi ari zineten lasterketan. Nork jarri zizuen oztopoa bidean, egiari ez jarraitzeko#egiari ez jarraitzeko oztopoa 2,14; Jn 8,32.? 8Deitzen zaituzten Jainkoak#Jainkoaren deia 1 Ts 4,7+. behintzat ez dizue horretara eragin. 9Hartu gogoan legamia#legamia eta orea 1 Ko 5,6-8. pixka batek ore guztia altxatzen duela. 10Hala ere, zuei dagokizuenez, badut konfiantza Jaunak iritzi bereko egingo zaituztela gai honetan; baina zuek nahasten zaituenak, edozein dela ere, izango du bere zigorra. 11Niri dagokidanez, senideok, egia balitz erdainkuntza gomendatzen jarraitzen dudala, juduek ez ninduketen pertsegituko#5,11 egia balitz… pertsegituko: H.h., erdainkuntza hots egiten badut, zergatik pertsegitzen naute oraindik? Badirudi etsaien salaketei erantzuten ari dela Paulo.. Baina, orduan, deuseztatua legoke Kristoren gurutzearen eskandalua#gurutzearen eskandalua deuseztatua 1 Ko 1,23.! 12Hobe zuek nahasten ari diren horiek erabat irenduko balira!
Kristau-askatasuna elkar maitasunerako
13Zuek, senideok, askatasunera deitu zintuzten Jainkoak; baina askatasun#Jainkoak askatasunera dei 2 Ko 3,17+. hori ez bekizue aitzakia izan grina txarren#5,13 grina txarren: H.h., haragiaren; ik. Erm 7,18 oh. Haragia eta Espiritua gizakiagan elkarren lehian eta borrokan ari diren bi printzipio dinamiko dira. Bata ala bestea nagusi izan, fruituak ere egoismo-fruituak edo maitasunezkoak dira (ik. 16-24 tx.ak). arabera bizitzeko; bestela baizik, maitasunak egin zaitzatela elkarren zerbitzari. 14Zeren lege osoa betetzen baita, agindu bakar hau betez gero: Maitatu#Maitatu… Lb 19,18 (Mt 5,43; 19,19; 22,39; Mk 12,31; Lk 10,27; Erm 13,9; St 2,8).lagun hurkoa zeure burua bezala. 15Baina elkarri hozka eta elkar irentsi beharrean bazabiltzate, azkenik elkar suntsituko duzue.
Bizi Espirituaren arabera
16Beraz, hauxe diotsuet: Bizi zaitezte Espirituari dagokionez#Bizi Espirituari dagokionez 5,25; Erm 8,4-5., eta ez giza grinei jarraituz. 17Giza grinak Espirituaren aurkakoak dira eta Espiritua giza grinen aurkakoa#Espiritua eta giza grinak aurkakoak 6,8+.. Bi indar horiek elkarren aurkakoak dira; horrela, ez duzue nahi zenuketena egiten. 18Espirituak gidatzen#Espirituak gidatu Erm 8,14. ez legearen menpe 2,19; 4,5; Erm 6,14; 7,4. bazaituzte, ordea, ez zaudete legearen menpe.
19Giza grinetatik#giza grinen egintzak 1 Ko 6,9-10; Ef 5,5; Ap 22,15. sortzen diren egintzak ezagunak dira: lizunkeria, zikinkeria, jokaera biziotsua, 20idolatria, sorginkeria, etsaigoak, haserreak, bekaizkeria, gorrotoak, norgehiagokeria, alderdikeria, zatiketak, 21ikusezina, hordikeria, sabelkeria eta horrelakoak. Eta lehen esan nizuena diotsuet berriro ere: Horrela jokatzen dutenek ez dute Jainkoaren erreinua ondare jasoko.
22Espirituaren fruitua#Espirituaren fruitua Ef 5,9., berriz, hau da: maitasuna, poza, bakea, pazientzia, bihotz ona, onginahia, leialtasuna, 23otzantasuna, bere buruaren jabe izatea. Ez da legerik horrelakoak gaitzetsiko dituenik.#Espirituaren emaitzak gaitzesteko legerik ez 1 Tm 1,9. 24Eta Jesu Kristorenak direnek gurutzean hilarazi dute bekatuzko beren giza izaera#giza izaera gurutzean hilarazia 2,19; Erm 6,6; Kol 3,5; 1 P 2,11. beronen gurari eta grinekin.
Elkarri lagundu
25Bizia Espirituak ematen badigu, jokatu ere joka dezagun Espirituaren arabera#jokatu Espirituaren arabera 5,16+.. 26Ez gaitezela izan harroxko#Ez izan harroxko Flp 2,3., elkarren lehian eta elkarren inbidian ibiliz.

Currently Selected:

GALAZIARREI 5: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy