Hara zer ikusi nuen: Haize-erauntsia zetorren iparraldetik: hodei handi bat tximistek zeharkatua eta argitasun biziz inguratua; erdian metal goriak duen bezalako distira. Hodeiaren erdian lau izaki bizidun zeuden, gizaki-itxurakoak. Launa aurpegi eta launa hego zituzten; zangoak zuzenak, eta oin-zolak zekorren apatxarenak bezalakoak, brontze leundua bezain distiratsu; hegalpean giza besoak zituzten lau aldeetan, baita aurpegiak eta hegoak ere; hegoek elkar ukitzen zuten. Ibiltzerakoan zuzen zihoazen aurrera, inoiz itzuli gabe.
Read EZEKIEL 1
Share
Compare All Versions: EZEKIEL 1:4-9
Save verses, read offline, watch teaching clips, and more!
YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy
Home
Bible
Plans
Videos