YouVersion Logo
Search Icon

DANIEL 12

12
Larrialdi- eta piztuera-garaia
1«“Garai hartan, Mikael#12,1 Mikael: Ik. 10,13 oh., aingeruen buruzagia eta zure herriaren zaindaria, agertuko da. Larrialdi-garaia izango da, nazioak nazio direnez geroztik parekorik gabea. Orduan, salbatu egingo da zure herria, biziaren liburuan beren izena idatzia duten guztiak, alegia.#Larrialdi-garaia Jr 30,7; Mt 24,21. biziaren liburua Sal 69,29; Ap 3,5. 2Iratzarri egingo dira hilobietan dauden asko: batzuk betiko bizirako, besteak betiko lotsarako#12,2 Hau dugu gizabanakoaren piztueraz I.Z.n aurkitzen ditugun adierazpenik garrantzitsuenetakoa (ik. 2 M 7,9.11.14.23)..#piztuera Jn 5,28-29. 3Jakintsuek ortziak bezala distiratuko dute, eta besteei bide zuzenetik ibiltzen lagundu dietenek izarrak bezala betikotasunean.#Jakintsuek distiratuko Jkd 3,7; Mt 13,43. Ik. 11,33.35. 4Eta zuk, Daniel, gorde isilpean mezu hau eta itxi zigiluz liburua azken garaia arte. Orduan, askok aztertuko dute eta beren jakinduria sakonduko#12,4 Bukaerako esaldia iluna da jatorrizkoan eta itzulpena zalantzazkoa.”.#gorde isilpean mezua 8,26; 12,9; Ap 22,10.
Azkeneko garaia isilpean
5«Nik, Danielek, begiratu eta beste bi gizon ikusi nituen zutik ibaiaren alde banatan. 6Haietako batek, ibaiko ur gainean zegoen ehunez jantzitako gizonari esan zion: “Noiz izango da gauza harrigarri hauen azkena#12,6 Noiz… azkena?: Ik. 8,13-16.?”#ehunez jantzitako gizona 10,5-6+. 7Ibaiko ur gainean zegoen ehunez jantzitako gizonak, bi eskuak jaso eta betikotasunean bizi den Jainkoaren izenean zin egin zuen: “Hiru urte eta erdi#12,7 Hiru urte eta erdi: Ik. 7,25 oh. iraungo dute gauza hauek. Herri santuaren indar guztia erabat desegingo denean amaituko dira”.#betikotasunean bizi dena Ap 10,5-6.
8«Nik, Danielek, entzun nituen hitzok, baina ez nituen ulertu. Orduan, galdetu nion: Ene jauna, zein izango da gauza hauen azkena?#zein azkena? Mt 24,3. 9Eta hark erantzun: “Zoaz orain, Daniel! Mezu hau isilean gordea eta zigilatua egongo da azken garaia arte. 10Asko izango dira probatuak, garbituak eta berrituak. Gaiztoek, ulertzeko gauza ez direnez, gaiztakeriak egiten jarraituko dute. Jakintsuek, ordea, dena ulertuko dute.#probatuak… 11,35. Gaiztoek Ap 22,11. 11Eguneroko oparia kendu eta aldare gainean idolo higuingarria jarriko denetik mila berrehun eta laurogeita hamar egun#12,11 idolo higuingarria: Ik. 9,27 oh. mila berrehun eta laurogeita hamar egun: Testuak zenbait denbora-kopuru ematen ditu: hiru urte eta erdi (7,25 eta 12,7), 1.150 egun (8,14), 1.290 egun eta 1.335 egun (12,11-12). Kopuru hauen esanahia eta erlazioa ez daude oraindik erabat argituak. igaroko dira. 12Zorionekoa mila hirurehun eta hogeita hamabost egunez eroapenez itxaroten duena. 13Eta zu, Daniel, izan leial azkena arte. Orduan hartuko duzu atseden, eta garaiaren azkenean altxatuko zara saria jasotzeko”».

Currently Selected:

DANIEL 12: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy