YouVersion Logo
Search Icon

1 SAMUEL 23

23
Davidek Keila hiria askatu
1Behin batean, albiste hau eman zioten Davidi: «Filistearrak Keila#23,1 Keila: Adulam baino hegoalderago zegoen herria (ik. 22,1 oh.). hiriari erasoka ari dira eta larrainetako garia lapurtzen».
2Davidek, orduan, kontsulta egin zion Jaunari:
—Joango al naiz filistearrak menderatzera?
Jaunak erantzun zion Davidi:
—Zoaz, menderatuko baitituzu filistearrak eta askatuko Keila.
3Davidekin zeuden gizonek, ordea, esaten zioten:
—Hemen Judan beldurrez bagaude, zer izango ote da Keilara filistear taldeen kontra borrokara joaten bagara?
4Davidek berriro egin zion kontsulta Jaunari. Jaunak erantzun:
—Ea, jaitsi zaitez Keilara, zure esku utziko ditut-eta filistearrak.#zure esku utziko filistearrak 14,10-12; 2 Sm 5,19.
5Abiatu zen, bada, David bere gizonekin Keilarantz eta oldartu zitzaien filistearrei. Haien abere-taldeak hartu eta izugarrizko sarraskia egin zien. Horrela salbatu zituen Davidek Keilako bizilagunak. 6Ahimeleken seme Abiatarrek, Davidengana ihes egin eta, gero, Davidekin Keilara jaitsi zenean, berekin zeraman efod apaiz-jantzia#23,6 Tx. hau hebreeraz iluna da..#Davidengana ihes egin 22,20-23.
7David Keilara etorria zelako berria eman ziotelarik, esan zuen Saulek: «Eskuetara eman dit Jaunak; bere burua giltzapetu du horrek, ate eta morroilodun hirian sartuz».
8Bildu zituen, beraz, Saulek bere gizon guztiak borrokarako, Keilara jaitsi eta han David eta beronen gizonak inguratzeko asmoz.#gizon guztiak bildu 15,4. 9Jakin zuen, ordea, Davidek bera hondatzeko prestatzen ari zela Saul, eta esan zion Abiatar apaizari:
—Ekatzu efod apaiz-jantzia.
10Ondoren, Davidek otoitz egin zuen:
—Jauna, Israelen Jainkoa, Saul Keilara datorrela eta niregatik hiria hondatzeko asmotan dela entzun dut nik, zure morroi honek. 11Haren esku utziko al naute Keilako bizilagunek? Egiaz jaitsiko al da Saul, nik, zure morroi honek, entzun dudan bezala? Jauna, Israelen Jainkoa, adierazi zeure zerbitzari honi.
—Jaitsiko da, bai —erantzun zion Jaunak.
12Davidek galdetu zion:
—Eta Saulen eskuetara emango al gaituzte Keilako bizilagunek ni eta nire gizonak?
—Emango zaituzte, bai —erantzun zion Jaunak.
13Orduan, David eta beronen gizonak, seiehunen bat, Keilatik atera eta noraezean ibili ziren. Davidek Keilatik ihes egin zuela adierazi ziotenean, Saulek bertan behera utzi zuen hara joateko asmoa.
David mendian babestu
14David basamortura joan zen bizitzera, hango haitzarteetara, eta Zif basamortuko#23,14 Zif eta Maon basamortuak (24. tx.): Itsaso Hilaren hegoaldera dagoen eskualde menditsua osatzen dute. Eskualde horretan zeuden Horex (15. tx.) eta Hakila (19. tx.) herriak. mendietan gelditu zen. Egunero zebilen Saul Daviden bila, baina Jainkoak ez zuen David haren eskuetara eman. 15Ikusi zuen Davidek Saul aterea zela berari bizia kentzeko eta Zif basamortuan gorde zen, Horexen. 16Jonatan, Saulen semea, Horexera joan zen Daviden bila, eta Jainkoarengan uste on izatera bultzatu zuen, 17esanez: «Ez izan beldur. Ez zaitu harrapatuko gure aita Saulek. Israelgo errege izango zara, eta ni bigarren, zure hurrengo. Gure aita Saulek berak ere badaki hori».
18Ituna egin zuten biek Jaunaren aurrean. David Horexen gelditu zen, eta Jonatan etxera itzuli.#ituna 18,3.
Saul Daviden ondoren
19Zifeko batzuek Gibeara igo eta esan zioten Sauli:
—Ez al dakizu David gure artean gordetzen dela, Horexeko haitzarteetan, basamortuaren hegoalderantz dagoen Hakila mendixkan?#Zifeko batzuek 26,1; Sal 54,2. 20Orain, bada, errege jauna, halako gogoa baldin baduzu, jaitsi zaitez, geuk emanen dizugu gizon hori eskuetara.
21Saulek erantzun:
—Bedeinka zaitzatela Jaunak, nitaz errukitu zaretelako.#nitaz errukitu 22,8. 22Zoazte, otoi; iker ezazue ongi, jakizue eta ikusi non dabilen, jakin nork ikusi duen. Oso azeria omen da. 23Aztertu eta jakin zein ingurutan dagoen gordea eta itzuli niregana, non dabilen ziur jakinez. Gero, zuekin joango naiz. Inguru horietan baldin bada, Judako senitarte guztietan ibiliko naiz berorren bila.
24Gizon haiek Ziferantz abiatu ziren, Saulen aurretik. David, berriz, bere gizonekin Maon eremuan zebilen, lautadan, basamortuaren hegoaldera. 25Saul bere gizonekin Daviden bila hasi zen. Horren berri izatean, David haitzartera jaitsi eta Maon eremuan gelditu zen. Saul ere, hori jakitean, Maon eremuan barrena abiatu zen, Daviden ondoren. 26Saul mendi-malda batetik zihoan; David, berriz, bere gizonekin beste maldatik. David lasterka zihoan, Saulengandik ihesi. Saul bere gizonekin David eta beronen gizonak inguratzen ari zen, harrapatzeko.#ondoren ibiltzeari utzi 2 Erg 7,6-7; 19,8-9. 27Orduan, mandatari bat etorri zitzaion Sauli, esanez: «Zatoz bizkor, filistearrak sartu zaizkigu geure lurraldean».
28Hala, Daviden ondoren ibiltzeari utzi eta filistearrei aurre egitera itzuli zen Saul. Horregatik deritza toki hari Sela-Hamahlekot, hau da, «Bereizte-harkaitza#23,28 «Bereizte-harkaitza»: David Saulengandik bereizi zelako. Zalantza ere itzul daiteke; Saulek harrapatu izan balu nola jokatu zalantzan ibili baitzen David.».

Currently Selected:

1 SAMUEL 23: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy