YouVersion Logo
Search Icon

1 PEDRO 4

4
Bekatuzko lehengo biziera baztertu
1Beraz, Kristok bere gorputzean sufritu zuenez, hartu zuek ere armatzat pentsaera berbera, jakinik gorputzean sufritu#sufrituz bekatuarekiko lotura hautsi Erm 6,2.7. duenak bekatuarekiko lotura hautsi egin duela, 2mundu honetan gelditzen zaizkion egunetan Jainkoak nahi bezala bizitzeko, eta ez giza grinen arabera. 3Nahiko denbora egin duzue lehen ere jentilen erara biziz: lasaikeria eta biziotan, jan-edan eta mozkorkerian, eta idolatria gaitzesgarritan.#lehen jentilen erara bizi Erm 1,29-31+; Ef 2,2-3; 4,17-18; Tt 3,3. 4Orain, jentilak harritu egiten dira eta irainka ari zaizkizue, beren biziera txarreko gehiegikerietan ez duzuelako parte hartzen. 5Baina kontuak eman beharko dizkiote biziak eta hilak epaitzeko prest#biziak eta hilak epaitzeko prest Eg 10,42+; 2 Tm 4,1. dagoenari. 6Horregatik hots egin zitzaien berri ona hildakoei ere#4,6 berri ona hildakoei ere: Ik. 3,19 oh., gizakiari dagokion epaia gorputzean hartu ondoren, Espirituaren indarrez Jainkoaren biziaz bizi zitezen.
Hurbil da azkena. Elkarte-bizitza
7Hurbil da gauza guztien azkena#Hurbil da azkena Erm 13,11-12; 1 Jn 2,18.. Beraz, izan zaitezte zentzudun eta bizi neurritasunez otoitzari lotzeko. 8Batez ere, gorde ezazue bizi-bizi elkarrenganako maitasuna#maitasunak bekatuen barkamena lortzen Es 10,12; Lk 7,47; St 5,20., maitasunak bekatu askoren barkamena lortzen baitu. 9Egiozue abegi ona batak besteari#abegi ona batak besteari Heb 13,2., marmarrik gabe. 10Nork bere dohaina hartu du Jainkoarengandik. Jar itzazue guztiok zeuen dohainak besteen zerbitzura#zeuen dohainak besteen zerbitzura Mt 25,14-30; Lk 12,42-48; Erm 12,6-8; 1 Ko 10,31; 12,4-11., Jainkoaren hainbat eratako dohainen administratzaile zintzo bezala. 11Hitz egiteko dohaina duenak adieraz dezala Jainkoaren hitza. Zerbitzuren bat duenak#4,11 Zerbitzuren bat duenak: Ik. 1 Tm 3,8 oh. bete dezala Jainkoak ematen dion indarraz, gauza guztietan Jainkoa goratua izan dadin Jesu Kristoren bidez. Beroni aintza eta ahalmena menderen mendetan! Amen.
Poztu erasoaldietan
12Ene senide maiteok, ez harritu zuek probatzeko hor piztu den suarengatik, zerbait harrigarria izango balitz bezala. 13Aitzitik, poztu Kristoren sufrimenduetan parte#Kristoren sufrimenduetan parte Mt 5,11-12; Eg 5,41. izateko zoria duzuelako, hura aintzaz beterik etortzean poz-alaitasunez bete zaitezten. 14Zorionekoak zuek, kristau izateagatik iraintzen bazaituztete, honek Jainkoaren Espiritu ospetsua#4,14 Espiritu ospetsua: H.h., aintzaren Espiritua; zenbait eskuizkribuk aintzaren eta ahalmenaren Espiritua dio. zuengan dagoela esan nahi du eta. 15Ez dezatela zuetako inor zigortu hiltzaile, lapur edo gaizkile izateagatik, edo bazterrak nahasten ibiltzeagatik; 16baina kristau izateagatik#kristau izateagatik sufritu Eg 11,26. ez bedi lotsa Mk 8,38; Eg 5,41. bada, ez bedi lotsa eta gorets beza Jainkoa izen hori daramalako. 17Iritsi baita Jainkoaren auzia hasteko garaia, eta Jainkoaren familiatik bertatik hasiko#auzia Jainkoaren familiatik hasiko Jr 25,29; Ez 9,6; Lk 23,31. da. Eta auzia gurekin hasten bada, zein izango ote da Jainkoaren berri ona sinesten ez dutenen azkena? 18Zintzoa nekez#Zintzoa nekez… Es 11,31.salbatzen bada, zer izango ote da gaiztoez eta bekatariez?#4,18 Es 11,31ko aipamena grekozko antzinako itzulpenaren arabera egina da.
19Beraz, Jainkoak hala nahirik sufritzen dutenek jar dezatela beren burua leiala den Egilearen eskuetan#jarri Egilearen eskuetan Sal 31,6; Lk 23,46. , on egiteari utzi gabe.

Currently Selected:

1 PEDRO 4: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy