YouVersion Logo
Search Icon

1 ERREGEAK 20

20
Siriarren kontrako borroka
1Siriako errege Ben-Hadadek#20,1 Ben-Hadad: Ben-Hadad II.a zen hau. Bere menpe hogeita hamabi errege zituela esateak aginte handia zuela adierazten digu. Gertakari hau K.a. 856. urtean izan bide zen. bere gudaroste osoa bildu zuen. Hogeita hamabi errege, zaldiak eta guda-gurdiak berekin zituela, Samaria hiria inguratu eta erasotzera igo zen. 2Mezulariak igorri zizkion hiri barnera Akabi, Israelgo erregeari, 3mezu honekin: «Hau dio Ben-Hadadek: Neuretzat nahi ditut zure zilar eta urreak, zure emakumeak eta semerik ederrenak».
4Israelgo erregeak erantzun zion: «Nahi duzuna, ene errege jauna; zeurea nauzu ni, baita dudan guztia ere».
5Mezulariak berriro etorri ziren, esanez: «Hau dio Ben-Hadadek: Lehen ere eman dizut aditzera: Niri eman behar dizkidazu zeure zilar eta urreak, zeure emakume eta semeak. 6Beraz, bihar ordu berean, neure zerbitzariak bidaliko ditut, zure eta zure zerbitzarien etxeak araka ditzaten. Begiko duzun guztiari eskua erantsi eta hartu egingo dute».
7Israelgo erregeak lurraldeko arduradun guztiei dei egin eta esan zien:
—Garbi ikusten duzue gizon horrek kalte egin nahi didana. Eta hori, neure emakume eta semeak, neure zilar eta urreak ukatu ez dizkiodalarik.
8Arduradunek eta herri osoak erantzun zioten:
—Ez iezaiozu entzun, ez onartu.
9Orduan, erantzun zien erregeak Ben-Hadaden mezulariei:
—Esaiozue ene errege jaunari: «Lehenbizi eskatu zenidana egingo dut; baina orain eskatzen didazuna ezin dut egin#20,9 Akabek onartzen du bere ondasunak etsai duen erregeari ematea, borrokarik ez egitearren; baina ezin du ontzat eman etsaiak berak hiria miatu eta lapurretak egitera etortzea.».
Mezulariek eraman zioten erantzuna Ben-Hadadi.
10Ben-Hadadek, berriz, beste erantzun hau igorri zion: «Zigor nazatela gogor jainkoek, nirekin diren lagun hauek Samaria horretatik eskutada bana hartzeko adina hauts gelditzen bada».
11Israelgo erregeak ihardetsi zion:
—Esaiozue hau: «Ez harrotu borrokara joatean, borrokatik itzultzean baizik#20,11 «Ez harrotu… baizik:» H.h., ez da harrotzen gerrikoa lotzen duena, askatzen duena baizik.».#harrotu Jr 9,22-23. Ik. Sal 20,8.
12Ben-Hadad, beste erregeekin batera, oihal-etxoletan edaten ari zen erantzun hau hartu zuenean. Orduan, agindu zien bere ofizialei: «Eraso!» Eta Samaria hiriari erasotzeko prestatu ziren.
Akaben garaipena
13Hortan, profeta bat hurbildu zitzaion Israelgo errege Akabi, eta esan zion:
—Hau dio Jaunak: «Ikusten al duzu jendetza handi hori? Zeure eskura emango dizut gaur. Horrela jakingo duzu ni naizela Jauna».
14Akabek esan zuen:
—Noren bidez?
Profetak erantzun:
—Hau dio Jaunak: «Eskualdeburuen laguntzaile diren gazteen bidez».
Akabek, berriro:
—Nork ekingo dio borrokari?
Profetak erantzun:
—Zuk.
15Zenbatu zituen Akabek eskualdeburuen laguntzaile ziren gazte haiek: berrehun eta hogeita hamabi ziren. Ondoren, israeldar gudarosteko gainerako jendea zenbatu zuen: zazpi mila gizon ziren.
16Eguerdian, Ben-Hadad, bere laguntzaile zituen hogeita hamabi erregeekin batera, horditu arte oihal-etxoletan edaten ari zen bitartean, irtenaldi bat egin zuten israeldarrek,#Ben-Hadad horditu arte edaten 16,9+. 17eskualdeburuen laguntzaile haiek aurretik zituztela. Zer ote zen ikustera bidali zituen batzuk Ben-Hadadek eta honela jakinarazi zioten:
—Gizon batzuk atera dira Samariatik.
18Ben-Hadadek esan zuen:
—Bake-asmoz atera baldin badira, atzeman itzazue bizirik; borroka-asmoz atera badira ere, atzeman itzazue bizirik.
19Atera ziren, bada, eskualdeburuen laguntzaile gazte haiek gudarostea ondoren zutela, 20eta bakoitzak aurrean jarri zitzaiona hil zuen. Siriarrek ihes egin zuten, israeldarrak atzetik zituztela. Siriako errege Ben-Hadadek ere ihes egin zuen zaldiz, beste zaldun batzuekin batera. 21Atera zen Israelgo erregea ere, triskatu zuen zalditeria eta guda-gurditeria eta izugarrizko hondamendia egin zien siriarrei.
22Hurbildu zitzaion profeta Israelgo erregeari eta esan zion:
—Sendo ezazu gudarostea eta begira ongi zer egin; izan ere, urte bete barru, berriro erasoko dizu Siriako erregeak.
Siriarrek berriro eraso. Profeta berriro mintzo
23Ofizialek esan zioten Siriako erregeari:
—Mendietako jainkoa dute israeldarrek beren jainko. Horregatik izan dira gu baino indartsuago. Borroka ditzagun, beraz, lautadan; baietz izan orduan gu haiek baino indartsuago#20,23 Aramear politeisten ustetan, herri bakoitzaren jainkoak ez zuen bere herria babesteko ahalmenik herri hori bizi zen lurraldean izan ezik; hargatik, Samaria menditsua denez, lurralde ordeka edo zelaian —lautadan— Jaunak israeldarrei ezin izango ziela lagundu uste izan zuten aramearrek —siriarrek—.! 24Hauxe egin behar zenuke: errege horiek beren tokietatik kendu eta horien ordez gudalburuak ezarri. 25Bil ezazu galdu zenuena bezain indartsua izanen den gudarostea, baita zaldiak eta guda-gurdiak ere, lehen bezain ugari, eta lautadan borrokatuko gara. Baietz izan gu haiek baino indartsuago!
Aditu zien erregeak eta halaxe egin zuen.
26Hurrengo urtean, beraz, zenbatu zituen Ben-Hadadek siriarrak, eta Afekera#20,26 Afek: Lurralde hau Genesaret aintziraz ekialdera zegoen, segur aski. igo zen Israel borrokatzera. 27Zenbatu zituzten israeldarrak ere, eman zizkieten beren janariak, eta siriarrei aurre egitera abiatu ziren. Aurrez aurre kanpatu ziren israeldarrak eta siriarrak. Hauek zelaia bete gudari ziren; haiek, aldiz, bi ahuntz-talde ziruditen.#gutxi borrokarako Ep 7,1-15.
28Orduan, Jainkoaren gizon batek Israelgo erregeagana hurbildu eta esan zion:
—Hau dio Jaunak: «Siriarrek diotenez, mendietako jainkoa naiz ni, ez lautadakoa. Hara bada, zeure eskura emango dizut jendetza hori. Horrela jakinen dute ni naizela Jauna».
29Zazpi egunez egon ziren aurrez aurre kanpatuak. Zazpigarren egunean ekin zioten borrokari, eta israeldarrek ehun mila siriar hil zituzten egun hartan. 30Gainerakoek Afek hirira egin zuten ihes; baina harresia hogeita zazpi mila gizon haien gainera erori zen. Ben-Hadadek berak ere hiri hartara egin zuen ihes eta gelaz gela ezkutatzen ibili behar izan zuen. 31Ofizialek esan zioten:
—Aditua dugu Israelgo erregeak bihotz onekoak direla. Irten gaitezen Israelgo erregeagana soinean zakua jantzirik eta lepoan soka loturik#20,31 Antzinako artelan zizelkatuetan tankera horretan ageri dira presoak.. Baliteke zu bizirik uztea.
32Halaxe, bada, soinean zakua jantzi eta lepoan soka loturik, heldu ziren Israelgo erregeagana eta esan zioten:
—Hau diotsu zeure zerbitzari Ben-Hadadek: «Otoi, utz nazazu bizirik».
Akabek galdetu zuen:
—Bizi al da, bada, oraindik? Neure anaia dut!
33Seinale ona iruditu zitzaien gizon haiei hori eta, erregeari hitza hartuz, esan zioten:
—Bai, anaia duzu Ben-Hadad.
Orduan, Akabek:
—Ekardazue.
Etorri zitzaion, beraz, Ben-Hadad eta Akabek bere guda-gurdira igo zuen. 34Ben-Hadadek esan zion:
—Itzuli egingo dizkizut gure aitak zuenari kendu zizkion hiriak#20,34 gure aitak… hiriak: Ik. 15,20.. Gainera, antola ditzakezu Damaskon zeure salmenta-tokiak, gure aitak Samarian antolatu zituen bezala.
Akabek erantzun:
—Baldintza hauekin, joaten utziko dizut.
Horrela, bada, egin zuen harekin hitzarmena eta joaten utzi zion.
Profeta batek Akab gaitzetsi
35Profeta-talde bateko gizon batek esan zion, Jaunaren aginduz, bere lagunetariko bati:
—Jo nazazu, arren!
Lagunak, ordea, ez zuen jo nahi izan.
36Orduan, lehenengoak esan zion:
—Jaunaren agindua bete ez duzulako, niregandik alde egitean, lehoiak hilko zaitu.
Halaxe, lagun hura, joan zenean, lehoiak harrapatu eta hil egin zuen.#lehoiak hilko zaitu 13,24+. 37Profeta berak, gero, beste lagun bat aurkitu eta esan zion:
—Jo nazazu, arren!
Lagun honek, bai, jo eta zauritu zuen. 38Orduan, bidera atera zen profeta, erregeari itxarotera. Ezin zitzaion igarri nor zen, begiak zapi batez estaliak baitzituen.#profezia parabolatan 2 Sm 12,1-12; 14,1-20. 39Erregea igarotzean, honela egin zion oihu profetak:
—Ni, zure zerbitzari hau, borrokaren erdian ari nintzela, gudutik kanpora zetorren batek preso bat eman zidan eskura, esanez: «Zaindu gizon hau! Ihes egiten badik, heure biziaz erantzun beharko duk; edota, bestela, zilarrezko hiru mila txanpon ordaindu». 40Baina ni honetan eta hartan nenbilen bitartean, desagertu egin zitzaidan gizon hura.
Israelgo erregeak erantzun zion:
—Zeuk eman duzu zeure epaia.
41Profetak erantzi zuen berehala begiak estaltzen zizkion zapia, eta Israelgo erregeak antzeman zion profetetariko bat zela#20,41 Elkartean bizi ziren profetek, segur aski, ezaugarriren bat eraman ohi zuten kopetan, edota ilea era berezian orraztua. 38. tx.ean profetak estali egiten du ezaugarri hori.. 42Orduan, esan zion profetak erregeari:
—Hau dio Jaunak: «Zuk hiltzea#20,42 hiltzea: Ik. Dt 2,34 oh. nahi nuen gizonari ihes egiten utzi diozu. Horregatik, zeure bizia eman beharko duzu harenaren ordez, eta zeure herria harenaren ordez».
43Israelgo erregea Samariako bere etxera joan zen, goibel eta haserre.

Currently Selected:

1 ERREGEAK 20: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy