YouVersion Logo
Search Icon

1 ERREGEAK 17

17
ELIAS PROFETA ETA ISRAELGO ERREINUA (17,1—22,54)
Eliasek lehortea iragarri
1Galaad eskualdean zegoen Tixbe herriko Eliasek esan zion Akab erregeari: «Ala Jauna, Israelen Jainkoa! Haren zerbitzari nauzu ni. Horra, ez du ihintzik, ez euririk#17,1 ez ihintzik, ez euririk: Horrek berehala dakarkio lehortea Israel lurraldeari, erreka gutxi baitu. Egoera hori Israel zigortzeko ez ezik, Jaunaren nagusigoaren ezaugarri edo seinale ere bilakatu zen; zeren Jaunak baititu euria eta ihintza ematen, eta ez Baalek (kanaandarrek euriaren eta emankortasunaren jainkotzat zuten hark). 18. kap.an Jaunak izadiaren gain duen nagusigoa azpimarratzen da. Oseasen profeziek ere orobat egiten dute. egingo hurrengo urteetan, nik agintzean baizik».#Elias Ml 3,23; Si 48,1-11; Mt 11,14+; St 5,17. ez ihintzik, ez euririk 8,35+.
Elias Kerit errekara joan
2Jaunak honela hitz egin zion Eliasi: 3«Abia zaitez hemendik, zoaz ekialderantz eta gorde zaitez Jordan ibaiaz beste aldera dagoen Kerit erreka inguruan. 4Errekatik edango duzu, eta zuri bertan jaten emateko agindu diet beleei».
5Beraz, Elias abiatu eta, Jaunak agindu bezala, Jordan ibaiaz beste aldera dagoen Kerit errekan gelditu zen. 6Beleek goizean ogia eta haragia ekarri ohi zioten, eta orobat arratsean ere, eta errekatik edaten zuen ura.#ogia eta haragia goizean eta arratsean Ik. Ir 16,8.12. 7Aldi baten buruan, ordea, agortu egin zen erreka, lurralde hartan ez baitzuen euririk egin.
Elias eta Sareptako alarguna
8Jaunak honela hitz egin zion Eliasi#17,8 Konparatu hemengo 8-16 tx.ak eta 2 Erg 4,17.: 9«Ea, zoaz Sidongo Sareptara#17,9 Sarepta: Hebreeraz Tzarrefat, Sidondik 15 km hegoaldera dago. eta geldi zaitez bertan bizitzen. Zuri jaten emateko agindu diot hango emakume alargun bati».#emakume alarguna Lk 4,25-26.
10Elias Sareptara joan zen. Hiriko ateetatik sartzean, emakume alargun bat ikusi zuen egurra biltzen. Dei egin eta esan zion:
—Ekardazu, arren, antoxinean ur pixka bat, edan dezadan.
11Emakumea ur bila zihoanean, Eliasek dei egin eta esan zion:
—Ekardazu, arren, ogi-puska bat ere.
12Emakumeak ihardetsi zion:
—Ala Jauna, zure Jainkoa! Ez dut batere ogirik; eskutada bat ogi-irin baizik ez dut katiluan, eta olio pittin bat pitxerrean. Zotzak biltzen ari nintzen, neure semearentzat eta biontzat ogi pixka bat egin, jan eta gero hil gaitezen.
13Eliasek esan zion:
—Ez izan beldurrik. Joan eta egin esan duzuna; baina egidazu aurrena niri sutopiltxo bat eta ekarri. Gero, egingo duzu semearentzat eta biontzat. 14Hau baitio Jaunak, Israelen Jainkoak: «Ogi-irinaren katilua ez da hustuko, ezta oliontzia agortuko ere, Jaunak lur gainera euria egin dezan arte».
15Joan zen, bada, emakumea eta egin zuen Eliasek esana. Eta luzaroan jan ahal izan zuten Eliasek, emakumeak eta beronen semeak. 16Ogi-irinaren katilua ez zen hustu, ezta oliontzia agortu ere, Jaunak Eliasen bidez esana zuen bezala.
Elias eta alargunaren semea
17Aldi baten buruan, etxekoandre haren semea gaixotu egin zen, oso larriki gaixotu ere, arnasarik gabe gelditzeraino#17,17 Konparatu hemengo 17-24 tx.ak eta 2 Erg 4,18-37.. 18Emakumeak esan zion Eliasi:
—Ez dut zurekin deus ere nahi, Jainkoaren gizon! Nire errua oroitaraztera eta nire semea hilaraztera etorri al zara?
19Eliasek erantzun:
—Emadazu semea.
Hartu zion haurra magaletik, eraman zuen gora, bera bizi zen gelara, eta bere ohean etzan zuen. 20Ondoren, honela egin zion dei Jaunari: «Jauna, ene Jainkoa, ni bere etxean hartu nauen alargun hau ere atsekabetu egin behar al duzu, semea hilaraziz?» 21Gero, etzan zen hiru aldiz haurraren gainean eta dei egin zion Jaunari, esanez: «Jauna, ene Jainkoa, otoi, etor dakiola bizi-arnasa haur honi». 22Entzun zuen Jaunak Eliasen deia eta etorri zitzaion bizi-arnasa haurrari eta berpiztu egin zen. 23Eliasek, orduan, haurra hartu, etxe goiko gelatik jaitsi eta amari eman zion. Eliasek esan zuen:
—Hona! Bizi da zure semea!
24Emakumeak erantzun zion Eliasi:
—Orain badakit Jainkoaren gizona zarena, eta zuk diozuna egiaz Jaunaren hitza dena.

Currently Selected:

1 ERREGEAK 17: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy