YouVersion Logo
Search Icon

1 KORINTOARREI 5

5
JOKABIDE OKERRAK ELKARTEAN (5,1—6,20)
Lizunkeri arazoa
1Leku guztietan zabaldua dago, zuen artean lizunkeri arazo#5,1 lizunkeri arazoa: Nola judu-legeak (ik. Lb 18,8) hala erromatarrak debekaturik zeukaten gizon bat bere amaordearekin ezkontzea.#lizunkeri arazoa Lb 18,7-8; Dt 23,1; 27,20. bat dagoela, eta ez nolanahikoa, jentilen artean ere gertatzen ez direnetakoa baizik: zuetako batek amaordea omen du emazte.
2Eta zuek, negar egin beharrean, harro jarraitzen duzue, eta ez duzue bota zeuen artetik horrela jokatu duena. 3Bada, nik, gorputzez urruti#gorputzez urruti Kol 2,5. baina espirituz hor bertan nagoen honek, erabakia dut dagoeneko hori egin duenarentzat epaia, bertan banengo bezalaxe: 4Jesus gure Jaunaren izenean#Jesusen izenean Mt 16,19; 18,18; 2 Ko 13,10. bilduko zarete —eta han izango naiz ni ere espirituz— eta, Jesus gure Jaunaren ahalmenez, 5Satanasen esku utziko duzue#5,5 Satanasen esku utzi: Paulok kristau-elkartetik kanpora botatzen du intzestugilea, eta hau Satanasen esku geratzen da, hau da, gaitzaren indarraren esku; zigorraren helburua ez da bekatariaren hondamena, bihozberritzea eta azken egunean salbatua gertatzea baizik. hori, ea horrela, beraren bekatuzko izaera suntsiturik, Jaunaren egunean salbatzen den.#Satanasen esku utzi 1 Tm 1,20. Jaunaren egunean salbatu 1 P 4,6.
6Ez duzue batere arrazoirik harrotzeko. Ez al dakizue legamia pixka batek ore guztia altxatzen duela?#legamia eta orea Ga 5,9. 7Bazter ezazue legamia zaharra#Baztertu legamia zaharra Ir 13,7. Kristo opari eskainia Ir 12,21; Is 53,7; 1 P 1,19. eta izan ore berri, legamia gabeko pazko-ogiak bezala; izan ere, horixe zarete, Kristo gure Pazko-bildotsa opari eskainia izan denez gero. 8Ospa dezagun, beraz, Pazko-jaia, baina ez legamia zaharrarekin, bekatu eta gaiztakeriazko legamiarekin, legamia gabeko pazko-ogiekin#5,8 legamia gabeko pazko-ogiak: Juduen Pazko-jaiaren ohikunean finkatzen da Paulo pasarte honetan (ik. Ir 12,15-20). Legamia zaharra baztertu eta legamia gabeko ogiz ospatu behar zen Jaia. Kristok Pazko berria eta betikoa inauguratu duenez, kristauaren bizitza etengabeko pazkoa da; beraz, legamia zaharra —gaiztakeria— baztertu egin behar du eta santutasunean bizi.#legamia gabeko pazko-ogiekin Ir 12,3-20; Dt 16,3. baizik, hau da, bihotz-garbitasunez eta egiaz.
9Beste gutunean#5,9 Beste gutunean: Lehenagoko gutun bat —guretzat ezezaguna— aipatzen du, korintoarrek gaizki ulertu zutena. jende lizunekin ez elkartzeko esaten nizuen.#ez elkartu bekatariekin Mt 18,17; 2 Ts 3,6.14; Tt 3,10; 2 Jn 10. 10Ez nintzen mundu honetako lizunez mintzo, edo hemengo diruzale, lapur eta sasijainkozaleez; bestela, mundutik atera egin beharko zenukete. 11Hau da esan nahi nizuena: kristau direla esan eta lizun, diruzale, sasijainkozale, izen onaren kentzaile, mozkor edo lapur direnekin ez elkartzeko. Horrelakoekin, ezta otordu bat egin ere! 12-13Ez dagokit niri kanpokoak epaitzea; horiek Jainkoak epaituko#kanpokoak ez epaitu Mk 4,11. Bota… Dt 17,7; 19,19. ditu. Zuek elkartekideak epaitu behar dituzue. Liburu Santuak dio: Bota gaiztoa zeuen artetik.

Currently Selected:

1 KORINTOARREI 5: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy