YouVersion Logo
Search Icon

1 KRONIKAK 6

6
Lebiren beste ondorengo batzuk
(Zen 3,17-20; 26,57-61)
1Lebiren semeak: Gerxom, Kehat eta Merari.#Zen 3,17-20. 2Hona hemen Gerxomen semeen izenak: Libni eta Ximei. 3Kehaten semeak: Amram, Itzhar, Hebron eta Uziel. 4Merariren semeak: Mahli eta Muxi. Hauek dira Lebiren leinuko senitarteak, beren arbasoengandik hasirik.
5Gerxomen semea Libni izan zen; honena Jahat, honena Zima, 6honena Joah, honena Ido, honena Zerah eta honena Jeotrai.
7Kehaten semea Aminadab izan zen; honena Korah, honena Asir, 8honena Elkana, honena Ebiasaf, honena Asir, 9honena Tahat, honena Uriel, honena Uzias eta honena Xaul. 10Elkanaren semeak Amasai eta Ahimot izan ziren; 11honena Elkana, honena Tzofaias, honena Nahat, 12honena Eliab, honena Jeroham, honena Elkana eta honena Samuel#6,12 honena Samuel: Hitzok falta dira hebreerazko testuan; grekozko antzinako itzulpenetik hartu ditugu.. 13Samuelen semeak: lehena Joel#6,13 Hebreerazko testuan lehena hitza besterik ez dator; Joel izena grekozko antzinako itzulpenetik hartu dugu (ik. 6,18; 15,17 eta 1 Sm 8,2)., bigarrena Abias.
14Merariren semea Mahli izan zen; honena Libni, honena Ximei, honena Uza, 15honena Ximea, honena Hagias eta honena Asaias.
Lebitar kantari-taldeak, Davidek eratuak
16Kutxa bere toki berezian ezarri zutenean, kantari-taldea eratu zuen Davidek Jaunaren etxerako. 17Salomonek Jerusalemgo tenplua eraiki baino lehen, Jaunaren egoitza zen elkarketa-etxolaren aurrean egin ohi zuten zerbitzua kantari haiek, beren arautegiaren arabera.
18Hona hemen zerbitzu hura egiten zutenak eta beraien semeak: Kehaten ondorengoetako Heman, kantari nagusia, Joelen semea zen; hau Samuelena, 19hau Elkanarena, hau Jerohamena, hau Elielena, hau Toahena, 20hau Tzufena, hau Elkanarena, hau Mahatena, hau Amasairena, 21hau Elkanarena, hau Joelena, hau Azariasena, hau Sofoniasena, 22hau Tahatena, hau Asirrena, hau Ebiasafena, hau Korahena, 23hau Itzharrena, hau Kehatena, hau Lebirena eta hau Israelena.
24Hemanen eskuinaldean haren ahaide Asaf zegoen. Asaf Berekiasen semea zen; hau Ximearena, 25hau Mikaelena, hau Baaseiasena, hau Malkiasena, 26hau Etnirena, hau Zerahena, hau Adaiasena, 27hau Etanena, hau Zimarena, hau Ximeirena, 28hau Jahatena, hau Gerxomena eta hau Lebirena.
29Ezkerraldean Merariren semeak zeuden, kantari nagusiaren beste ahaideak: Etan, Kixiren semea, hau Abdirena, hau Malukena, 30hau Haxabiasena, hau Amatziasena, hau Hilkiasena, 31hau Amtzirena, hau Banirena, hau Xemerrena, 32hau Mahlirena, hau Muxirena, hau Merarirena eta hau Lebirena.
33Gainerako lebitarrek Jainkoaren egoitza zen tenpluko zerbitzu guztiak egiten zituzten.
Aaronen ondorengoen eginkizunak
34Aaronek eta beronen ondorengoek erre-opariak eta intsentsua eskaintzen zituzten, horretarako zeuden aldareetan. Toki santu-santuko zeremonia guztiez arduratu ohi ziren eta Israel herriaren aldeko barkamen-ohikunea ere egin ohi zuten, Moisesek, Jainkoaren zerbitzariak, agindu zuenaren arabera.
35Hona hemen Aaronen ondorengoak: Eleazar, honen semea Pinhas, honena Abixua,#5,30-34. 36honena Buki, honena Uzi, honena Zerahias, 37honena Meraiot, honena Amarias, honena Ahitub, 38honena Tzadok, honena Ahimaatz.
Lebitarren bizilekuak
(Jos 21,10-19)
39Hona hemen Aaronen ondorengoei beren lurraldean eman zizkieten bizilekuak: Kehaten senitartekoentzat egin zuten zotz lehenbizi eta#Jos 21,10-19. 40Hebron hiria eman zieten, Juda lurraldean, hiri inguruetako herri-lurrekin batera. 41Baina hiriko landak eta herrixkak Jefuneren seme Kalebi eman zizkioten. 42Aaronen ondorengoei, beraz, honako babes-hiri#6,42 babes-hiri: Norbaitek beste bat nahi gabe hiltzen bazuen, babes-hiri horietako batera egin zezakeen ihes eta mendekutik libre gelditzen zen (ik. Jos 21,1-9). hauek eman zizkieten: Hebron, Libna eta inguruetako herri-lurrak, Jatir, Extemoa, 43Hilen, Debir, 44Axan eta Bet-Xemex. Hiri hauekin batera, berauen inguruetako herri-lurrak ere bai. 45Benjaminen leinuaren lurraldean, berriz, beste hiri hauek eman zizkieten: Geba, Alemet, Anatot eta hauen inguruetako herri-lurrak. Orotara, hamahiru hiri#6,45 hamahiru hiri: Testuan hamaika hiri besterik ez da aipatzen. Jos 21,13-18an, hala ere, Juta eta Gabaon ere aipatzen dira. senitarte haientzat. 46Kehaten senitarteko beste taldeei Efraimen eta Danen leinuen eta Manasesen leinu erdiaren#6,46 Jos 21,5aren arabera osotua da tx. hau, Efraim eta Danen leinuen lurraldeak aipatuz. Manasesen leinu erdi: Jordan ibaiaz mendebaldera bizi zen. lurraldeetako hamar hiri eman zizkieten zozketan.#Jos 21,5-8.
47Gerxomen ondorengo senitarteetakoei, zozketa eginik, hamahiru hiri eman zizkieten Isakar, Axer eta Neftaliren leinuen eta Baxanen bizi zen Manasesen beste leinu erdiaren lurraldeetan.
48Merariren ondorengo senitarteetakoei zozketa eginik, hamabi hiri eman zizkieten Ruben, Gad eta Zabulonen lurraldeetan. 49Aipaturiko hiri horiek eta beren inguruetako herri-lurrak eman zizkieten israeldarrek lebitarrei. 50Eta Juda, Simeon eta Benjaminen leinuen lurraldeetan ere lehen aipaturiko hiri haiek eman zizkieten, zotz eginez.
51Kehaten ondorengoen beste senitarteetakoei Efraimen leinuaren lurraldean eman zizkieten beren hiriak bizilekutzat.#Jos 21,20-39. 52Hona hemen babes-hiritzat eman zizkietenak: Sikem eta inguruko herri-lurrak Efraimgo mendialdean, Gezer, 53Jokmeam, Bet-Horon, 54Aialon, Gat-Rimon, 55eta Manasesen leinu erdiaren lurraldean Aner#6,55 Aner: Jos 21,25ean Taanak deitua. eta Bileam. Hiri hauek, beren herri-lur eta guzti, Kehaten ondorengoen beste senitarteetakoei eman zizkieten.
56Gerxomen ondorengoen senitarteetakoei hiri hauek eman zizkieten, Manasesen leinu erdiaren lurraldean: Baxango Golan eta Axtarot; 57Isakarren leinuaren lurraldean Kedex, Daberat, 58Ramot eta Anem; 59Axerren leinuaren lurraldean: Maxal, Abdon, 60Helkat eta Rehob; 61Neftaliren leinuaren lurraldean: Galileako Kedex, Hamon eta Kiriataim. Hiri hauek beren herri-lur eta guzti eman zizkieten.
62Merariren beste ondorengoei hiri hauek eman zizkieten Zabulonen leinuaren lurraldean: Rimon eta Tabor, beren herri-lur eta guzti. 63Eta Jordan ibaiaz beste aldera, ekialdean, Jerikoren aurrez aurre, Rubenen leinuaren lurraldean: Betzer, basamortuan, Jahtza, 64Kedemot eta Mefaat, beren herri-lur eta guzti. 65Eta Gaden leinuaren lurraldean: Galaadeko Ramot, Mahanaim, 66Hexbon eta Jazer, beren herri-lur eta guzti.

Currently Selected:

1 KRONIKAK 6: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy