YouVersion Logo
Search Icon

1 TESALONIKARREI 5

5
Erne egon Jaunaren etorreraren zain
1Senideok, hori noiz eta nola izango den#hori noiz eta nola izango den Mt 24,36; Eg 1,7., ez duzue nik idatzi beharrik. 2Zeuek dakizue aski ongi Jaunaren eguna ustekabean etorriko#Jaunaren eguna ustekabean etorriko Mt 24,42-44; Lk 12,39-40; 2 P 3,10; Ap 3,3; 16,15. dela, lapurra gauez bezala. 3Jendea «Hau bakea eta segurtasuna#bakea eta segurtasuna Jr 6,14; 8,11; Ez 13,10. hondamendia ustekabean etorriko Mt 24,38-39; Lk 21,34-35. haurdun dagoenari erdiminak bezala Mt 24,8; Jn 16,21-22.!» esaten ariko denean, orduan etorriko zaie hondamendia gainera, ustekabean, haurdun dagoenari erdiminak bezala, eta ez dute ihes egiterik izango.
4Zuek, ordea, senideok, ez zarete ilunpetan bizi, eta egun horrek ez du zuek lapurrak bezala zertan harrapatu. 5Zuek guztiok argiaren eta egunaren aldeko#5,5 aldeko: H.h., seme-alaba.#argiaren eta egunaren aldeko Erm 13,12; Ef 5,9+. zarete; ez gaude, ez, gauaren eta ilunaren menpean. 6Beraz, ez dezagun lorik egin gainerakoek bezala, baizik eta egon gaitezen erne eta argi#erne eta argi Mt 24,42-44; 25,13; Mk 13,33-37; Lk 21,36; 1 P 5,8.. 7Lo egiten dutenek gauez egiten dute lo, eta mozkorrak gauez dira mozkortzen. 8Guk, ordea, egunarenak garenok, argi behar dugu egon, geure armak prest ditugula#geure armak prest ditugula 2 Ko 6,7+.: sinesmena eta maitasuna bularrekotzat, salbamenaren itxaropena burukotzat. 9Izan ere, Jainkoak ez gaitu bere haserre-zigorra jasateko nahi, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez salbamena iristeko baizik#zigorra ez, salbamena baizik 1,10; 2 Ts 2,14.. 10Jesu Kristo guregatik hil zen, gu, nahiz esna nahiz lo#5,10 nahiz esna nahiz lo: Hauxe esan nahi du: bizirik nahiz hilik egon (ik. 4,13).,#nahiz esna nahiz lo, Jaunarekin bizi 4,14; Erm 14,8-9. berarekin bat eginik bizi gaitezen. 11Horregatik, bada, eman adore elkarri#eman adore elkarri 4,18. eta lagundu batak besteari, egiten duzuen bezala.
AMAIERA (5,12-28)
Azken aholkuak
12Senideok, elkarte-buru#elkarte-buruei begiramena 1 Ko 16,18; 1 Tm 5,17; Heb 13,7. dituzuenei, zuen artean hainbeste lan egin eta zentzarazten zaituztetenei, begiramena izateko eskatzen dizuegu Jaunaren izenean. 13Adierazi beraiei onespen eta maitasunik handiena, egiten dutenarengatik. Bizi bakean elkarrekin.
14Otoi, senideok: zentzarazi#zabar dabiltzanak zentzarazi 2 Ts 3,6.11.15. zabar dabiltzanak, eman adore bihozgabetuei, eutsi ahulei, izan eroapen guztiekin. 15Ez itzuli inori gaitzik gaitz orde#Ez itzuli gaitzik gaitz orde Es 20,22; Erm 12,17; 1 P 3,9. eta saia zaitezte beti elkarri eta denei ongi egiten.
16Zaudete beti pozik#beti pozik Flp 1,4+; 3,1+.. 17Egin otoitz aspertu gabe#Egin otoitz aspertu gabe Lk 18,1; Eg 1,14; 12,12; Kol 4,2.. 18Eman eskerrak beti#Jainkoari eskerrak beti Erm 7,25+., Jainkoak horixe eskatzen baitizue, Kristo Jesusenak zaretenez. 19Ez itzali Espirituaren indarra#Ez itzali Espirituaren indarra Ef 4,30., 20ez gutxietsi profezi dohainik#ez gutxietsi profezi dohainik 1 Ko 14,1.39.. 21Aztertu gauza guztiak#Aztertu gauza guztiak 1 Jn 4,1. eta hartu on dena. 22Zaindu zeuen buruak edonolako gaiztakeriatik#Zaindu gaiztakeriatik Jb 1,1.8; 2,3..
Azken agurra
23Bakea ematen duen Jainkoak erabat bereak egin zaitzatela, eta zuen izate osoak —gorputz, arima eta espiritu#5,23 gorputz, arima eta espiritu: Zenbaitek honela itzultzen du: zuen izate osoa, gorputz eta arima. Pauloren ohiko pentsaeran osagai horietatik bakoitzak pertsona osoa adieraz dezake, ikuspegi ezberdinen arabera.— errugabe iraun dezala Jesu Kristo gure Jauna agertuko den eguna arte.#Jainko bake-emailea Erm 15,33+. 24Leiala#Jainkoa leiala 1 Ko 1,9+. da dei egiten dizuena, eta beteko du hitzemana.
25Senideok, egin otoitz#Pauloren alde otoitz Erm 15,30+. guretzat ere.
26Agurtu besarkada#5,26 besarkada: H.h., musu; ik. Erm 16,16 oh. santuaz#besarkada santua Erm 16,16+. senide guztiak. 27Jaunarengatik eskatzen dizuet: irakurri senide guztiei gutun hau.
28Jesu Kristo gure Jaunaren grazia zuekin.

Currently Selected:

1 TESALONIKARREI 5: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy