YouVersion Logo
Search Icon

1 SAMUEL 2

2
Anaren otoitza
1Anak otoitz hau egin zuen:
«Jaunarengan da
ene bihotza pozten,
Jaunak baitit bekokia jasotzen,
nire ahoak etsaiei barre die egiten,
zure laguntzak bainau
bozkarioz betetzen.#Anak eskerrak eman Jaunari Lk 1,46-55.#jasotzen Sal 89,18.25. zure laguntzak Sal 20,3. bozkarioz Is 61,10; Sal 5,12.
2Ez da santurik Jauna bezalakorik,
ez da, izan ere, zu besterik,
ez da harkaitzik
gure Jainkoa adinakorik.#Ez da Jauna bezalakorik Ir 15,11. ez da zu besterik 2 Sm 7,22; Is 64,3. harkaitzik Sal 28,1+.
3Ez ugaritu hitzaldi handizaleak,
ez izan harrokeriarik zeuen ahoan;
dena dakien Jainkoa baitugu Jauna,
berak epaitzen ditu egintzak.#hitzaldi handizaleak Sal 94,4. dena dakien Jainkoa Sal 73,11. berak epaitzen Es 16,2; 21,2.
4Hautsi da indartsuen uztaia;
ahulak, berriz, indarrez jantzi dira.#uztaia hautsi Sal 37,15. indarrez jantzi Sal 18,33.
5Lehen ase zirenek,
orain ogi orde egin behar lan;
gosetuek, aldiz,
atseden har dezakete.
Agor zena, haur askoz erdi da;
askoren ama, berriz, agortu.#Agor zena haur askoz erdi Sal 113,9.
6Jaunak ditu heriotza
eta bizia ematen,
berak du Herio Leizera jaitsarazten,
berak handik igoarazten.#Jaunak heriotza eta bizia ematen Dt 32,39; 2 Erg 5,7. jaitsarazten eta igoarazten Jon 2,7; Sal 30,4; Jkd 16,13.
7Jaunak du behartsu
nahiz aberats egiten,
beheratzen eta goratzen;#beheratzen eta goratzen Flp 2,8-9.
8berak du jende xehea
hauts artetik jasotzen,
behartsua satsetik ateratzen,
handikiekin eser dadin
eta aulki ospetsuan jarri.
Jaunarenak dira lurraren zutoinak,
mundua haien gainean du kokatua #2,8 Jaunarenak… kokatua: Irudi honen esanahia hauxe da: Jauna da munduaren sortzailea eta, eutsi ere, berak eusten dio..#jende xehea jasotzen Sal 113,7-8. satsetik ateratzen Jb 42,10. Jaunak mundua kokatzen Sal 75,4; Jb 9,6.
9Bere zintzoen #2,9 Segur aski, tx. honetan eta hurrengoan erregeaz ari da idazlea. urratsak
ditu zaintzen,
baina gaiztoak ilunpetan
dira galtzen,
ez baitu inork
Jauna bere indarraz garaitzen.#zintzoen urratsak zaintzen Sal 92,12. gaiztoak galtzen Sal 37,20. ez baitu inork bere indarrez garaitzen Sal 33,16.
10Xehatuko ditu Jaunak bere etsaiak,
hauen gainera bidaliko ditu
zerutik trumoiak.
Jaunak du epaituko lur osoa,
bere erregeari emango dio agintea,
jasoko du
bere gantzutuaren kopeta #2,10 bere erregeari… gantzutuaren kopeta: Esaera honetan ere erregea aipatu nahi izaten da maiz.».#trumoiak egin 7,10; Sal 18,14. Jaunak epaituko Sal 96,13; 98,9.
11Ondoren, Elkana Ramara itzuli zen, bere etxera. Samuel haurra, berriz, Jaunaren zerbitzari gelditu zen, Eli apaizaren ardurapean.
Eliren semeek oker jokatu
12Eliren semeek, maltzur-gaizto haiek, ez zuten Jauna aintzakotzat hartzen, 13ezta herriaren zerbitzurako zuten apaiz-eginkizuna ere. Norbait oparia eskaintzen ari zelarik, haragia egosten zen bitartean, apaizaren morroia, hiruhortzeko sardexka eskuan zuela etorri, 14sardexka pertzean nahiz lapikoan, maskeluan nahiz eltzean sartu eta hark sardexkaz ateratako guztia beretzat hartu ohi zuen apaizak. Halaxe egin ohi zieten Xilora etortzen ziren israeldar guztiei. 15Gantzak erre baino lehen ere, apaizaren morroia etorri eta honela mintzatu ohi zitzaion eskaintzaileari:
—Emadazu haragia, apaizarentzat erre dezadan; ez du hartuko haragi errerik, gordina baizik.
16Eskaintzaileak erantzuten zion:
—Erre daitezela lehenbizi gantzak #2,16 Erre… gantzak: Aberea lepo egin eta berehala, gantzak erre zitezen agintzen zuen legeak (ik. Lb 3)., ohi den bezala; hartu gero nahi duzun guztia.
Morroiak, aldiz:
—Inola ere ez! Emadazu berehala; bestela, indarrez kenduko dizut.
17Morroiek hoben izugarria egiten zuten Jaunaren aurka, Jaunari eginiko opariak gutxiesten baitzituzten horrela.
Samuel Xilon
18Samuelek, berriz, Jaunaren zerbitzuan ziharduen, lihozko soinekoz #2,18 lihozko soinekoz: Hebreeraz soineko honi efod deritza. Ez da, hala ere, apaizek erabili ohi zuten efod-jantzia (ik. 2,28 oh.). Segur aski, Samuelen efod hura tunika antzeko jantziren bat zen, edota gerrikoren bat. jantzia. 19Urte oroz egin ohi zion amak tunika koskor bat eta bertara eramaten, bere senarrarekin urteroko oparia eskaintzera igotzen zenean. 20Elik Elkana eta beronen emaztea bedeinkatu eta esan ohi zuen: «Eman biezazu Jaunak seme-alabarik emakume honengandik, Jaunari eskainitakoaren ordez».
Ondoren, beren herrira itzuli ohi ziren. 21Jaunak onez begiratu zion Anari, eta honek sabelean sortu eta hiru seme eta bi alaba izan zituen. Bitartean, Samuel mutikoa hazten ari zen Jaunarenean.
Elik gogor egin bere semeei
22Oso zaharra zen Eli. Jakin zuen bere semeek israeldar guztiei egin ohi zietena, baita Jaunaren elkarketa-etxolaren sarreran zerbitzua egiten zuten emakumeekin#2,22 emakumeekin: Segur aski, santutegiko garbitzaileak ziren. etzan ohi zirela ere,#etxolaren sarreran zerbitzu egiten zuten emakumeekin Ir 38,8. 23eta honela mintzatu zitzaien: «Zergatik ari zarete jendeak adierazi dizkidan gauza izugarri horiek egiten? 24Ez egin horrelakorik, ene semeok! Ez da batere ona entzuten ari naizena. Jaunaren herria okerbideratzen ari zarete! 25Gizon batek beste gizon bat iraintzen badu, Jainkoa izan dezake bitarteko; bekatua Jaunaren aurka egiten badu, ordea, nor izan dezake aldeko?»
Hala ere, semeek ez zuten aitaren esana aditu. Izan ere, erabakia zuen Jainkoak haiek hilaraztea.
26Samuel mutikoa, berriz, hazten ari zen, eta Jainkoak eta gizakiek gero eta gogokoago zuten.#hazten ari zen Lk 2,52.
Jaunak Eliri zigorra iragarri
27Behin batean, Jainkoaren gizon bat etorri zitzaion Eliri eta honela mintzatu: «Hau dio Jaunak: Garbi aski agertu nintzaion zure arbasoen senitarteari, Egipton faraoiaren esklabo zirelarik. 28Israelen leinu guztietarik zuen aita hautatu nuen apaizgorako, nire aldarera igo zedin, intsentsua erre ziezadan eta nire santutegian efod#2,28 efod delakoa: Apaizen efod hura, Jaunari kontsulta egiteko eta beraren nahia jakiteko erabili ohi zituzten gauzak sakela batean zeramatzan soinekoa zen (ik. Ir 28,6.15-30 oh.ak). delakoa jantzi zezan. Era berean, israeldarrek egindako eskaintza guztietarik beren zatia hartzeko eskubidea eman nien zuen aitaren ondorengoei. 29Zergatik hartzen dituzu oinpean nire aginduz santutegian#2,29 santutegian: Hebreerazko testua iluna da. Honela ere itzul daiteke: betierean edota bekaitzez. egiten dizkidaten opari eta eskaintzak? Zergatik hartzen dituzu zeure semeak aintzakotzat eta ez ni, Israel ene herriak eskainitakoetatik hoberenak hartu eta beraiek gizenduz?
30«Horregatik, hau dio Jaunak, Israelen Jainkoak: Esan nuen, bai, zure etxea eta zure aitaren etxea izanen zela beti nire aurrean zerbitzari. Orain, ordea —dio Jaunak—, ez horrelakorik! Ohoratzen nauena dut ohoratuko; gutxiesten nautenak, aldiz, beheratu egingo ditut.#Ohoratzen nauena ohoratuko Sal 18,26. 31Egun batzuen buruan, hondatu eginen dut zure eta zure aitaren senitartearen agintea. Zure etxean ez da inor zahartzarora helduko. 32Etsaia ikusiko duzu zeurean#2,32 Etsaia ikusiko duzu zeurean: Hebreerazko testua iluna da; etsai ordez, atsekabe itzul daiteke. Zenbaitek, zeurean ordez, santutegian itzuli ohi du.; Israel herriari, ordea, dena ongi aterako zaio. Zure etxean, berriz, bakar bat ere ez da zahartzarora inoiz helduko. 33Hala ere, ez ditut zuretar guztiak egotziko nire aldaretik; horregatik, begiak bekaitzez urtuko zaizkizu eta bizia akituko. Zure etxeko ondorengoak sasoirik hoberenean#2,33 ez ditut zuretar guztiak egotziko: Abiatar apaizaz ari da; apaiz hau Salomonek zigortu egingo zuen, beraren arbaso Eli zela eta (ik. 1 Erg 2,26-27). sasoirik hoberenean: Hebreerazko testua iluna da. Honela ere itzul daiteke: gizonek hil egingo dituzte. hilko dira. 34Hofni eta Pinhas zure bi semeei gertatuko zaiena izango da ezaugarria: egun berean hilko zaizkizu biak.#biak dira hilko 4,11.
35«Zintzo izango zaidan apaiz bat#2,35 apaiz bat: Tzadok apaizaz ari da (ik. 2 Sm 8,17). dut sorraraziko; nire nahiaren arabera du hark jardungo. Ondorengotza iraunkorra emango diot eta nire gantzutuaren zerbitzuan ibiliko da beti. 36Zure etxean bizirik gelditzen direnek apaiz horren aurrean ahuspeztu beharko dute, zilarrezko diruren bat edota opilen bat eskatzeko, esanez: “Otoi, uztazu apaiz-lanen bat egiten, ogi-puskaren bat jan ahal izan dezadan”».

Currently Selected:

1 SAMUEL 2: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy