1
MATEO 9:37-38
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
EAB
Orduan, bere ikasleei esan zien: «Uzta ugaria da, baina langileak gutxi. Erregutu, bada, uzta-jabeari bidal ditzala langileak bere uztara».
2
MATEO 9:13
Hobe zenukete Jainkoak esandako honetaz jabetuko bazinete: Nahiagodut errukia sakrifizioak baino. Ez naiz zintzoei dei egitera etorri, bekatariei baizik.
3
MATEO 9:36
Jendetza ikustean, errukitu egin zitzaien Jesus, nekatuak eta lur jota baitzeuden, artzain gabeko ardiak bezala.
4
MATEO 9:12
Jesusek entzun eta esan zien: —Ez dute osasundunek behar sendagilea, gaixoek baizik.
5
MATEO 9:35
Jesus herri eta auzo guztietan barrena ibili zen, sinagogetan irakasten. Jainkoaren erregetzaren berri ona hots egiten zuen eta gaitz eta eritasun guztiak sendatzen.