1
ISAIAS 6:8
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
EAB
Orduan, Jaunaren ahotsa entzun nuen esaten: «Nor bidaliko dut? Nor izango dugu mandatari?» Nik erantzun nuen: «Prest nauzu, bidali neu».
Compare
Explore ISAIAS 6:8
2
ISAIAS 6:3
Eta honela egiten zioten oihu elkarri: «Santu, santu, santua, Jaun ahalguztiduna! Lur osoa betetzen du haren aintzak».
Explore ISAIAS 6:3
3
ISAIAS 6:5
Nik esan nuen: «Ai ene, galdua naiz! Ezpain kutsatuak baititut eta kutsaturiko ezpainak dituen herrian bizi bainaiz. Bekatari izanik, Errege eta Jaun ahalguztiduna ikusi baitut neure begiz».
Explore ISAIAS 6:5
4
ISAIAS 6:1
Uzias erregea hil zen urtean, tronu altu eta garai batean eseria ikusi nuen Jauna; haren mantu-hegalak tenplua betetzen zuen.
Explore ISAIAS 6:1
5
ISAIAS 6:7
eta txingarraz ahoa ukitu zidan, esanez: «Begira, txingar honek ezpainak ukitu dizkizu. Kendu zaizu, beraz, gaiztakeria, barkatu bekatua».
Explore ISAIAS 6:7
6
ISAIAS 6:2
Suzkoak bezalako izaki batzuk zituen gainean. Seina hegal zituzten: bi hegalez aurpegia estaltzen zuten, beste biz gorputza, eta beste biz hegaz egiten zuten.
Explore ISAIAS 6:2
7
ISAIAS 6:6
Une hartan, suzkoak bezalako izaki haietako bat niregana etorri zen hegan, su-hatzez aldaretik harturiko txingar bat eskuan zekarrela
Explore ISAIAS 6:6
8
ISAIAS 6:9
Hark esan zidan: «Zoaz eta esaiozu herri honi: “Entzungo duzue, bai, baina ulertu ez; ikusiko duzue, bai, baina ohartu ez”.
Explore ISAIAS 6:9
9
ISAIAS 6:10
Gogortu buru-bihotzak herri honi, gortu belarriak, itsutu begiak. Ez bezate beren begiez ikus, ez belarriez entzun, ezta buruaz ulertu ere, horrela niregana bihur ez daitezen eta salba ez ditzadan».
Explore ISAIAS 6:10