Asko eta asko ikaratu ziren hartaz,
hain baitzegoen itxuragabetua,
giza antzik ere gabe,
gizaki ez zirudiela;
era berean,
nazio asko harrituko dira,
erregeak haren aurrean
mutu geldituko,
inoiz esan gabeko zerbait ikustean,
inoiz entzun gabekoa aditzean».