1
EZEKIEL 34:16
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
EAB
Ardi galduaren bila joango naiz, desbideraturik dabilena artalderatuko, hautsia duenari hanka lotuko, gaixoa indartu egingo dut. (Baina ardi gizenak eta indartsuak suntsitu egingo ditut). Zuzen zainduko ditut neure ardiak.
Compare
Explore EZEKIEL 34:16
2
EZEKIEL 34:12
Artaldea sakabanatu zaionean, artzaina bere ardiez arduratzen den bezala, halaxe arduratuko naiz ni neure ardiez; egun lainotsu eta ilunean sakabanaturiko leku guztietatik aterako ditut.
Explore EZEKIEL 34:12
3
EZEKIEL 34:11
Hau baitiot nik, Jainko Jaunak: Ni neu egingo naiz artaldearen kargu, neu arduratuko hartaz.
Explore EZEKIEL 34:11
4
EZEKIEL 34:15
Nik neuk larratuko dut artaldea, eta neuk harraraziko diot atseden. Honela diot nik, Jainko Jaunak.
Explore EZEKIEL 34:15
5
EZEKIEL 34:31
Zuek, nire artalde, nire zainpeko ardi zarete, eta ni zuen Jainko. Nik, Jainko Jaunak, esana».
Explore EZEKIEL 34:31
6
EZEKIEL 34:2
«Gizaseme, hitz egin nire izenean Israelgo artzainen kontra eta adieraz iezaiezu nire, Jainko Jaun honen, mezua: Zoritxarrekoak beren buruak bazkatzen dituzten Israelgo artzainak! Ez ote da artaldea artzainek bazkatu beharrekoa?
Explore EZEKIEL 34:2