1
IRTEERA 13:21-22
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
EAB
Jauna aurretik zihoakien: egun-argiz laino-adarrean, bidean gidatzeko; gauez su-adarrean, argi egiteko. Honela, egunez zein gauez ibili ahal izan ziren. Ez ziren aldendu haiengandik, ez laino-adarra egunez, ez eta su-adarra gauez.
Compare
Explore IRTEERA 13:21-22
2
IRTEERA 13:17
Faraoiak israeldar herriari irteten utzi zionean, Jainkoak ez zuen filistearren lurralderako bidetik eraman, nahiz eta motzena hura izan, borroka egin beharrean aurkituz gero, herriak Egiptora itzuli nahiko zuela uste baitzuen.
Explore IRTEERA 13:17
3
IRTEERA 13:18
Horregatik, Itsaso Gorrira daraman basamortuko bidetik itzulia eginarazi zien. Israeldarrak gudaroste baten gisa irten ziren Egiptotik.
Explore IRTEERA 13:18