Hona hemen Tekoa hiriko Amos artzainaren hitzak, Jaunak Israeli buruz agertu zizkionak, lurrikara baino bi urte lehenago, Judako errege Uzias zela, eta Israelgoa, berriz, Joaxen seme Jeroboam. Hau zioen Amosek:
Orro dagi Jaunak Siondik,
deiadar Jerusalemdik;
larreak galduak dira,
Karmel gaina lehortua.