Eta ethorri ciren Marara, bainan etzeçaqueten edan Maraco uretaric, karatsac cirelacotz; horren gatic eman cioen lekuari cihoaquioen icena, deitzen çuelaric Mara, erran nahi baita karastasuna.
Eta populua marmaraz haritu cen Moisen contra, cioelaric: Cer edanen dugu?
Bainan Moisec oihu eguin cioen Jaunari, ceinac erakutsi baitzinen egur bat, eta hura urera arthiqui çuenean, urac ezti bihurtu ciren. Han Jaincoac eman ciozcan manamendu eta erabaqui batzuec, eta bere frogapenean eçarri