Guiçonqui hari çaitezte, eguiçue hazcarretic; ez ikara; Asiriarren erreguearen eta harequin den oste guciaren beldurric ez içan; ecen harequin baino gurequin hainitz guehiago bada.
Ecic harequin haraguizco beso bat da; gurequin, gure Jainco Jauna, ceina baita gure lagunçailea eta gure alde guducatzen dena. Ecequias Judaco erregueren horrelaco solasec hazcartu çuten populua.