Eta Saulec erran cioten bere cerbitzariei: Pithona duen emaztequi bat bilha darotaçue, eta goanen naiz haren gana, eta haren bidez errequei eguinen dut. Eta bere cerbitzariec ihardetsi cioten: Pithona duen emaztequi bat bada Endorren.
Aldatu cituen beraz bere soinecoac, eta berceen soinecoac jaunci cituen, eta goan cen bera, eta bi guiçon berequin; ethorri ciren gabaz emaztequia gana, eta erran cioen: Pithonaz asma diçadaçu eta ilkiaraz erranen darotzudana.