baina Jaunak mirariren bat egiten badu, lurrak zabaldu eta daukaten guztiarekin irensten baditu, Herio Leizera bizirik jaisten badira, gizon horiek Jauna mespretxatu dutela esan nahiko du».
Moisesek mintzatzen amaitu orduko, oinazpian lurra zabaldu eta irentsi egin zituen Koreri elkartu zitzaizkion gizonak beren familia eta ondasunekin.