Esan nien, bada: «Ikusten duzue nolako atsekabetan gabiltzan: Jerusalem hondatua dago eta bertako ateak kiskaliak. Ea, eraiki ditzagun Jerusalemgo harresiak, atera gaitezen egoera lotsagarri honetatik!»
Eta Jainkoak nola lagundu zidan eta erregeak zer esan zidan agertu nien. Orduan, esan zuten: «Goazen, bada, eta eraiki dezagun!»
Eta kementsu prestatu ziren lan eder hori egiteko.