Orduan, jaiki, bere jantzia urratu eta ilea zeharo moztu zuen Jobek. Gero, lurreraino ahuspeztuz, otoitz egin zuen, esanez:
«Biluzik irten nintzen
amaren sabeletik,
biluzik itzuliko naiz
lurraren sabelera
Jaunak eman dit eta Jaunak kendu.
Bedeinkatua Jaunaren izena!»
Halaz guztiz, Jobek ez zuen bekaturik egin eta ez zion Jainkoari bidegabekeriarik egotzi.