Jordan ibaia Efraimen lurralderantz igarotzeko ibi edo pasabideak hartu zituzten galaadtarrek. Eta iheslarietakoren bat ibaia igarotzen uzteko eske hurbiltzean, efraimdarra zen galdetzen zioten; ezetz esaten bazuen, galaadtarrek «xibbolet» esateko agintzen zioten. Hark, ordea, behar bezala ahoskatu ezin eta «sibbolet» esaten bazuen, harrapatu eta bertan, Jordango ibi ondoan, lepoa mozten zioten. Aldi hartan berrogeita bi mila efraimdar hil ziren.