1
SANTIAGO 1:2-3
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
Senideok, egon zaitezte pozik edozein eratako tentaldik erasotzen dizuenean. Dakizuenez, zuen fedeak, probaldia jasanez, eroapena dakar.
Compare
Explore SANTIAGO 1:2-3
2
SANTIAGO 1:5
Zuetakoren bat jakinduria beharrean badago, eska diezaiola Jainkoari eta eman egingo dio, eskuzabal ematen baitu, inori ezer aurpegira bota gabe.
Explore SANTIAGO 1:5
3
SANTIAGO 1:19-20
Izan hau gogoan, senide maiteok: gizaki orok izan behar du entzuteko bizkor, hitz egiteko nagi eta haserretzeko ere nagi. Izan ere, haserreturik dagoen gizakiak ezin du Jainkoarentzat zuzen dena egin.
Explore SANTIAGO 1:19-20
4
SANTIAGO 1:4
Eta eroapenak lortuko du bere helburua, heldutasun beteko pertsonak izan zaitezten, ezertan akatsik gabeak.
Explore SANTIAGO 1:4
5
SANTIAGO 1:22
Bete ezazue mezua, eta ez entzun bakarrik, zeuen buruak engainatuz.
Explore SANTIAGO 1:22
6
SANTIAGO 1:12
Zorionekoa probaldian sendo irauten duen gizakia! Proba gainditu ondoren, bera maite dutenei Jainkoak agindu dien betiko bizia jasoko baitu sari.
Explore SANTIAGO 1:12
7
SANTIAGO 1:17
Emaitza on eta dohain bikain oro goitik dator, Aitarengandik, aldaketarik eta ilunaldirik ez duen argien Egileagandik.
Explore SANTIAGO 1:17
8
SANTIAGO 1:23-24
Zeren mezua entzun bakarrik egiten duena eta bete ez, bere aurpegia ispiluan ikusten duenaren antzekoa da; begira egon eta alde egin orduko, ahaztu egiten zaio nolakoa den.
Explore SANTIAGO 1:23-24
9
SANTIAGO 1:27
Jainko Aitaren aurrean benetan garbi eta akats gabeko erlijioa hauxe da: umezurtz eta alargunei beren premietan laguntzea eta munduko gaiztakeriarekin nork bere burua ez kutsatzea.
Explore SANTIAGO 1:27
10
SANTIAGO 1:13-14
Inork, tentaldirik duenean, ez beza esan Jainkoak tentatzen duenik. Jainkoak ez du gaizkirako tentaziorik eta ez du inor gaizkirako tentatzen ere. Aitzitik, nor bere grina txarrek tentatzen dute, horiek dute liluratzen eta erakartzen.
Explore SANTIAGO 1:13-14
11
SANTIAGO 1:9
Behe-mailakoa den senidea harro bedi Jainkoak goratu duelako
Explore SANTIAGO 1:9
YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy
Home
Bible
Plans
Videos