1
ISAIAS 45:3
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
Zoko ilunetan pilaturiko altxorrak, ongi gorderiko ondasunak emango dizkizut. Horrela jakingo duzu neu naizela Jauna, Israelen Jainkoa, zeure izenez dei egiten dizuna.
Compare
Explore ISAIAS 45:3
2
ISAIAS 45:2
Neu joango naiz zure aurretik, goraguneak berdinduz, brontzezko ateak apurtuz, burdinazko morroiloak txikituz.
Explore ISAIAS 45:2
3
ISAIAS 45:5-6
Neu naiz Jauna, ez da besterik; ez da ni beste jainkorik. Aginpidez jantzi zaitut, ezagutzen ez nauzun arren, ekialdetik mendebaldera jakin dezaten ez dela inor ni besterik. Neu naiz Jauna, ez da besterik.
Explore ISAIAS 45:5-6
4
ISAIAS 45:7
Neu naiz argiaren egilea eta ilunpearen sortzailea, neu zorionaren egilea eta zoritxarraren sortzailea: neu, Jaun hau, horren guztiaren egilea!
Explore ISAIAS 45:7
5
ISAIAS 45:22
Lurreko bazter guztiok, itzuli niregana, salba zaitezten, neu bainaiz Jainkoa, eta ez da besterik.
Explore ISAIAS 45:22
6
ISAIAS 45:1
Honela diotso Jaunak Ziro erregeari, berak aukeratu eta sagaratuari: «Eskutik heldurik eusten dizut, nazioak zure menpean jarri eta erregeei soinetik armak kentzeko, zure aurrean hiri-ateak zabaltzeko, guzti-guztiak zabaldu ere.
Explore ISAIAS 45:1
7
ISAIAS 45:23
Neure buruarengatik egin dut zin, promes sendoa, hitz aldaezina eman dut: Belaun oro nire aurrean makurtuko da, eta mihi orok nire izenean zin egingo
Explore ISAIAS 45:23
8
ISAIAS 45:4
Israel neure zerbitzariaren onerako, Jakob, neuk aukeraturiko herriarengatik, deitu zaitut zeure izenez eta ohorezko eginkizuna ezarri, ezagutzen ez nauzun arren.
Explore ISAIAS 45:4
YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy
Home
Bible
Plans
Videos