1
EZEKIEL 37:4-5
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
Esan zidan: —Hitz egin nire izenean hezur horiei eta esaiezu entzuteko Jaunaren hitza. Hau diotset nik, Jainko Jaunak, hezur ihartu horiei: Bizi-arnasa jarriko dut zuengan, bizi zaitezten.
Compare
Explore EZEKIEL 37:4-5
2
EZEKIEL 37:6
Zainez inguratuko zaituztet, haragia eratuko dut zuen gainean, larruazalez jantzi eta bizi-arnasa emango dizuet, bizi zaitezten; orduan jakingo duzue ni naizela Jauna.
Explore EZEKIEL 37:6
3
EZEKIEL 37:3
Esan zidan Jaunak: —Gizaseme, bizi ote daitezke hezur hauek berriro? Erantzun nion: —Jainko Jauna, zeuk jakingo duzu!
Explore EZEKIEL 37:3
4
EZEKIEL 37:1-2
Jaunaren indarra nitaz jabetu zen; beraren espirituak hartu eta hezurrez betea zegoen haran baten erdian utzi ninduen. Batera eta bestera ibilarazi ninduen haran guztian zehar: hezur-pila izugarria zegoen, guztiz ihartuak.
Explore EZEKIEL 37:1-2
5
EZEKIEL 37:7-8
Hitz egin nuen Jaunaren izenean berak agindu bezala, eta hitz egin bitartean hots bat izan zen: lurrak dardara egin zuen eta hezurrak bata bestearekin elkartzen hasi. Gainean zainak eta haragia zituztela ikusi nuen, eta larruazalez estaltzen ari zirela; baina ez zuten bizi-arnasarik.
Explore EZEKIEL 37:7-8
YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy
Home
Bible
Plans
Videos