«Saiatu nik ematen dizkizuedan aginduak betetzen: ez erantsi, ez kendu ezer.
«Gerta daiteke profeta edo ikusketariren bat zuen artean agertzea, eta, mirari edo egintza harrigarriren bat iragarriz, ezezagunak dituzuen jainko arrotzen atzetik joan eta gurtzeko eskatzea. Iragarritakoa egiaz gertatuko balitz ere