Biharamun goizean Axdodeko biztanleak jaiki zirenean, Dagonen irudia ahuspez eroria zetzan Jaunaren kutxa aurrean. Jaso zuten Dagon eta bere tokian ipini. Hurrengo goizean, jaikitzean, Dagon aurpegiz aurrera lurrean eroria aurkitu zuten berriro, Jaunaren kutxaren aitzinean. Dagonen burua eta bi besoak hautsiak zeuden atarian; soin-enborra baino ez zuen osorik Dagonek.