1
1 PEDRO 3:15-16
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
Ostera, aitortu zeuen bihotzetan Kristo Jauna dela, eta egon beti prest zeuen itxaropenaren arrazoia eskatzen dizuenari erantzuna emateko; baina egizue apaltasunez eta errespetuz, kontzientzia garbiz jokatuz. Horrela, Kristoren sinesle bezala duzuen jokaera onaz gaizki-esaka ari direnak beren hitz gaiztoez lotsatuko dira.
Compare
Explore 1 PEDRO 3:15-16
2
1 PEDRO 3:12
Zintzoengan baititu Jaunak begiak, haien deiak entzuteko adi belarriak; baina gaizkileei aurpegi ematen die Jaunak.
Explore 1 PEDRO 3:12
3
1 PEDRO 3:3-4
Ez arduratu kanpoko edertasunaz: orrazkera, urrezko bitxi eta luxuzko soinekoen apainduraz; baizik eta arduratu ezkutuko bihotz-barruaz, espiritu gozo eta baketsuaren edertasun ustelezinaz, honek balio baitu Jainkoaren aurrean.
Explore 1 PEDRO 3:3-4
4
1 PEDRO 3:10-11
Izan ere, bizia maite duenak, luzaroan bizi eta zoriontsu izan nahi duenak, mihia gorde behar du gaitzetik eta ezpainak engainutik. Gaitzetik aldendu behar du eta on dena egin, bakea bilatu eta haren bidetik ibili.
Explore 1 PEDRO 3:10-11
5
1 PEDRO 3:8-9
Dena den, izan zaitezte denok gogo eta sentiera bateko, elkarren senide on, errukior eta apal. Ez erantzun gaiztakeriari gaiztakeriaz, ezta irainari irainaz ere, bedeinkazioz baizik, Jainkoak bere bedeinkazioa jasotzeko deitu zaituzte eta.
Explore 1 PEDRO 3:8-9
6
1 PEDRO 3:13
Nork egingo dizue kalte, zuek beti on egiten saiatzen bazarete?
Explore 1 PEDRO 3:13
7
1 PEDRO 3:11
Gaitzetik aldendu behar du eta on dena egin, bakea bilatu eta haren bidetik ibili.
Explore 1 PEDRO 3:11
8
1 PEDRO 3:17
Nolanahi ere, hobe on egiteagatik sufritzea, Jainkoak hala nahi izanez gero, gaizki egiteagatik sufritzea baino.
Explore 1 PEDRO 3:17
YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy
Home
Bible
Plans
Videos