1
HASIERA 2:24
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
Hargatik, gizonak bere aita-amak utziko ditu bere emaztearekin elkartzeko, eta bat bera izango dira.
Krahaso
Eksploroni HASIERA 2:24
2
HASIERA 2:18
Gero, esan zuen Jainko Jaunak: «Ez da on gizona bakarrik egotea; egin diezaiodan berari dagokion laguna».
Eksploroni HASIERA 2:18
3
HASIERA 2:7
Orduan, Jainko Jaunak lur-hautsez gizona moldatu zuen; sudur-zuloetan bizi-arnasa putz egin zion, eta gizona bizidun bilakatu zen.
Eksploroni HASIERA 2:7
4
HASIERA 2:23
Honek esan zuen: «Hau bai dela ene hezurraren hezur, ene haragiaren haragi! “Emakume” izango da deitua, gizakumeagandik izan baita hartua».
Eksploroni HASIERA 2:23
5
HASIERA 2:3
Eta bedeinkatu egin zuen zazpigarren eguna eta sagaratu, egun horretan hartu baitzuen atseden kreazio-lanetik.
Eksploroni HASIERA 2:3
6
HASIERA 2:25
Biluzik zeuden gizona eta emaztea; hala ere, ez zuten elkarren lotsarik.
Eksploroni HASIERA 2:25
YouVersion përdor cookie për të personalizuar përvojën tuaj. Duke përdorur faqen tonë të internetit, ju pranoni përdorimin tonë të cookies siç përshkruhet në Politikën tonë të Privatësisë
Kreu
Bibla
Plane
Video