1
APOKALIPSIA 2:4
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
Baina zure aurka badut zerbait: galdu egin duzula hasierako maitasuna.
Compare
Explore APOKALIPSIA 2:4
2
APOKALIPSIA 2:5
Hartu gogoan, beraz, nondik erori zaren; damu zaitez eta itzuli lehengo jokabidera. Bestela, zuregana joan eta bere lekutik kendu egingo dut zure argimutila.
Explore APOKALIPSIA 2:5
3
APOKALIPSIA 2:10
Ez izan beldur jasan beharko duzunaz; hara, zuetariko batzuk kartzelara botako ditu deabruak, zuek probatzeko, eta apur batez atsekabetuak izango zarete. Izan zaitezte leial heriotzaraino eta garaipen-koroa, betiko bizia, emango dizuet.
Explore APOKALIPSIA 2:10
4
APOKALIPSIA 2:7
Ulertzeko gauza denak uler beza Espirituak eliz elkarteei esaten diena. Garaileari Jainkoaren paradisuan dagoen bizi-arbolako fruituetatik emango diot jaten.
Explore APOKALIPSIA 2:7
5
APOKALIPSIA 2:2
Ezagun-ezagunak ditut zure egintzak, zure lanbide neketsua eta eroapena. Badakit ezin duzula jende gaiztoa jasan, eta, benetan apostolu izan gabe, beren buruak apostolutzat zituztenak aztertu eta gezurtitzat utzi dituzula.
Explore APOKALIPSIA 2:2
6
APOKALIPSIA 2:3
Baduzu eroapenik eta niregatik nekeak jasan dituzu, etsi gabe.
Explore APOKALIPSIA 2:3
7
APOKALIPSIA 2:17
Ulertzeko gauza denak uler beza Espirituak eliz elkarteei esaten diena. Garaileari mana ezkutua emanen diot, eta harritxo txuri bat ere bai, eta harritxoan izen berri bat idatzia, hartzen duenak bakarrik ezagutuko duena.
Explore APOKALIPSIA 2:17
YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy
Home
Bible
Plans
Videos