YouVersion Logo
Search Icon

JONAS 3

3
Jonasek Niniven mezua aldarrikatu. Ninivetarren konbertsioa
1Honela hitz egin zion berriro Jaunak Jonasi:#berriro hitz egin 1,1. 2«Ea, zoaz Ninivera, hiri handi horretara, eta aldarrikatu bertan eman dizudan mezua».#Ninive 1,2+.
3Ninivera joan zen Jonas, Jaunak agindu bezala. Ninive hiria izugarri handia zen; hiru egun behar ziren alde batetik bestera zeharkatzeko. 4Sartu zen Jonas hirian barrena eta egun osoan ibili zen mezu hau aldarrikatuz: «Berrogei egun barru erraustua izango da Ninive».#Berrogei egun Ir 24,18; Zen 13,25; Dt 9,18; 1 Erg 19,8; Mt 4,2; Eg 1,3.
5Ninivetarrek sinetsi egin zioten Jainkoari. Hala, baraualdi bat egitea erabaki zuten eta dolu-jantziz estali ziren, zahar eta gazte.#baraualdia Jr 36,9; Jl 1,14+; Est 4,16. dolu-jantziz estali Sal 35,13; Est 4,1. ninivetarren konbertsioa Mt 12,41; Lk 11,30.32.
6Niniveko erregea, gertatzen zenaren berri jakin zuenean, tronutik jaiki, errege-jantziak kendu eta, dolu-jantziz estalirik, errautsetan eseri zen.#3,6 Tx.ean aipatuak nahigabea, dolua eta penitentzia adierazten dituzten zeinuak dira.#errege-jantziak kendu Ez 26,16. dolu-jantzia, errautsa, otoitza Ez 27,30-39; Jdt 4,10-12. 7Gero, hau aldarrikarazi zuen hirian: «Erregearen eta beronen gobernarien aginduz, gizaki eta abere, behi eta ardi, inork ez beza ezertxo ere dasta, ez bitez larra, ez bezate edan; 8gizaki eta abere, estal bitez dolu-jantziz; egin biezaiote dei Jainkoari gartsuki; utz bitzate denek beren jokabide gaiztoak, bortxakeriazko beren egintzak.#jokabide gaiztoak utzi Jr 26,3; 35,15; 36,7; Ez 36,31. bortxakeriazko egintzak Jb 16,17. 9Agian, Jainkoak ere atzera egingo du eta damutuko da, agian itzaliko da haren sumina, eta ez gara galduko».#Agian, Jainkoak atzera egin Jl 2,14; Am 5,15. eta damutu Jr 26,3; Am 7,3.6.
10Ikusi zuen Jainkoak beren jokabide gaiztoetatik atzera egin zutena, eta damutu egin zen haiei egindako mehatxuaz eta ez zuen bete.

Currently Selected:

JONAS 3: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy