YouVersion Logo
Search Icon

JONAS 4

4
Jonasek Jaunaren errukiaren berri ikasi
1Jonasek oso gaizki hartu zuen Jaunaren erabakia eta sumindu egin zen.#Jonasek gaizki hartu Ik. Lk 15,28. 2Eta honela egin zion otoitz Jaunari: «Ai ene, Jauna! Neure herrian nengoenean, iruditu zitzaidan, bai, horrela gertatuko zela! Horregatik, hain zuzen, nahi izan nuen Tarsisera ihes egin. Banekien nik Jainko bihozbera eta errukiorra zarena, haserregaitza eta onginahiz betea, bere mehatxuez damutzen dena.#Jainko bihozbera eta errukiorra… Ir 34,6-7+. 3Beraz, Jauna, kendu niri bizia! Hobe dut hil, bizi baino!»#kendu niri bizia 4,8; 1 Erg 19,4.
4«Ba al duzu zertan horrela sumindurik?», galdetu zion Jaunak.
5Hiritik irten eta Niniveren ekialdean gelditu zen Jonas. Han etxola bat eraiki eta itzalean eseri zen, hiriari zer gertatuko begira.
6Orduan, Jainko Jaunak landare#4,6 landare: Landare ezezagun bat aipatzen da; errizino-ondotzat eman izan da. bat hazarazi zuen, Jonas baino handiagoa, buruan itzala eman ziezaion eta bere sukarretik libra zezan. Jonas biziro poztu zen landarearekin.
7Baina biharamun egunsentian har bat bidali zuen Jainkoak; harrak jo eta landarea ihartu egin zen. 8Eguzkia atera zenean, Jaunak hego-haize sargoritsua bidali zuen; eguzkiak Jonas buruan jo zuen, ia kordegabe uzteraino. Eta heriotza opa izan zuen: «Hobe dut hil, bizi baino!»
9Orduan, Jainkoak esan zion:
—Ba al duzu zertan horrela sumindurik, landarea dela eta?
—Bai horixe, badut zertan sumindurik, heriotza opa izateraino sumindu ere —erantzun zion Jonasek.
10Jaunak, orduan:
—Landare honek ez dizu lanik eman, ez da zuk zaindurik hazi. Egun batetik bestera sortu eta ihartu da. Hala ere, zuk erruki diozu. 11Eta nik ez ote diot erruki izango Ninive hiri handi horri, bertan ongia eta gaizkia bereizten ez dakiten#4,11 ongia eta gaizkia bereizten ez dakiten: Hebreerazkoak hau dio: beren eskuina eta ezkerra bereizten ez dituzten; zorionera daraman jokabide zuzenaren irudia zen eskuina eta kontrakoa ezkerra. Beste zenbaiten ustez, ezaguerarik gabeko haurrak adieraziko lituzke esaera horrek. ehun eta hogei mila gizakitik gora eta ezin konta ahala abere bizi delarik?#ehun eta hogei mila Jdt 2,5.15. Ik. Ap 7,4.

Currently Selected:

JONAS 4: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy