YouVersion Logo
Search Icon

JONAS 2

2
Jonasek arrain-sabeletik otoitz
1Jaunak arrain handi bat bidali zuen Jonas irensteko. Eta hiru egun eta hiru gau igaro zituen Jonasek arrainaren sabelean.#hiru egun eta hiru gau Mt 12,40.
2Arrainaren sabeletik otoitz egin zion Jaunari, bere Jainkoari:
3«Larri nengoela,
Jaunari oihu egin nion,
eta erantzun zidan;
Hildakoen Egoitzatik laguntza eskatu,
eta entzun zidan.#oihu egin nion Sal 18,7; 120,1; 130,1; Nk 3,55-57. Hildakoen Egoitza Has 37,35; Dt 32,22; Os 13,14. Ik. Sal 116,3.
4Itsas sakonera bota ninduzun,
hondo-hondoraino:
zurrunbiloak inguratu ninduen,
zure uholde eta uhinek
azpian hartu.#uholde eta uhinek azpian hartu Sal 42,8.
5Hau nioen:
Begien aurretik urrun bota nauzu.
Ai zure tenplu santua
berriz ikusterik banu!#Begien aurretik bota Sal 31,23. Ik. Ez 5,11. zure tenplu santua ikusi Mi 1,2; Sal 5,8; 11,4.
6Ura leporaino heldu zitzaidan,
itsas leizeak inguratu ninduen,
itsas belarrak buruan
bildu zitzaizkidan.#Ura leporaino Sal 69,3.
7Mendi-erroetaraino jaitsi nintzen,
lur azpiraino#2,7 lur azpi: Hildakoen tokia adierazten du, 3. tx.eko Hildakoen Egoitzak bezala. Hilerri hau irtenbide gabeko hiri bezala, ateak trankatuak dituen hiri bezala, irudikatu ohi da..
Itxiak nituen bertako ateak
gainean betiko.
Baina zuk, Jauna, ene Jainkoa,
bizirik atera ninduzun leizetik.#bizirik atera ninduzun Sal 16,10; 30,4; 103,4; Jb 33,18.
8Hilzorian nengoela,
zu ekarri zintudan, Jauna, gogora,
eta nire otoitza
zureganaino iritsi zen,
zure tenplu santuraino.#Hilzorian nengoela Sal 142,4; 143,4. zure tenplu santua Ik. 2,5+.
9Sasijainkoen gurtzaileek
jainkozaletasuna#2,9 Jainkozaletasuna bertan behera uzten dute: Honela ere itzul daiteke: Utz bezate bazter (idoloekiko) beren jaiera..
bertan behera uzten dute.#Sasijainkoen gurtzaileak Sal 31,7.
10Baina nik, esker ona kantatuz,
sakrifizioa eskainiko dizut,
promesak beteko.
Jauna da salbatzailea!»#sakrifizioa, promesak 1,16; Sal 22,26. Jauna da salbatzailea! Sal 3,9.
11Orduan, Jonas lehorrera botatzeko agindu zion Jaunak arrainari.#lehorrera 1,9.13.

Currently Selected:

JONAS 2: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy