YouVersion Logo
Search Icon

MALAKIAS 3

3
1Honela dio Jaun ahalguztidunak: «Hor bidaltzen dizuet neure mandataria, niretzat bidea prestatzera. Bat-batean sartuko da bere tenplura bilatzen duzuen nagusia. Nire ituna iragarriko duen mandataria irrika duzue; horra non datorren!»#Hor bidaltzen dizuet Mt 11,10. Ik. 3,23-24. bidea prestatzera Is 40,3; Lk 1,76.
2Nork aurpegi eman haren etorrera-egunari? Nork zutik iraun hura agertzean? Metala birfintzeko sua bezala, arropa garbitzeko lixiba bezala izango da.#etorrera-eguna Jl 1,15+. nork zutik iraun Na 1,6+. metala birfintzeko Is 1,25; Jr 6,27-30; Za 13,9; Si 2,5; 1 P 1,7. sua 3,19. 3Epaitzeko eseriko da. Zilarra eta urrea birfintzen eta garbitzen dituenak bezala garbituko ditu Lebiren ondorengoak, Jaunari opariak behar bezala eskain diezazkioten. 4Orduan, Judaren eta Jerusalemen oparia atsegin izango zaio Jaunari antzina bezala, lehengo garaietan bezala.#oparia atsegin Ik. 1,10.
5Honela dio Jaun ahalguztidunak: «Zuek auzitara eramatera etorriko naiz. Zorrotz salatuko ditut sorginkeria-zale, adulteriogile#3,5 adulteriogile: Idoloak gurtzeko Jainkoa baztertzen dutenak, alegia (ik. Os 2,4). eta gezurrezko zin-egileak; langileei soldata gutxitzen, alargunak eta umezurtzak zapaltzen eta etorkinak gaizki erabiltzen dituztenak, begirunerik ez didaten guztiak salatuko ditut.#auzitara eraman Os 2,4+. sorginkeria-zale Ir 22,17; Lb 19,26; Dt 18,10-12. errukarrien eskubidea Lb 19,13; Dt 24,17-21; Jr 7,6. begirunerik ez 1,6+.
«Itzul zaitezte niregana»
6«Ni, Jauna, ez naiz aldatu; baina zuek ere Jakoben ondorengo#3,6 Jakoben ondorengo: Jakoben iruzurrak aipatu nahi ditu profetak (ik. 8-9 tx.ak). Iruzur egin itzuli dugun hebreerazko aditzak Jakob izenarekin doinu-kidetasuna du. izaten jarraitzen duzue:#Jauna aldatu ez Zen 23,19; Os 11,9. Jakoben (engainatzailearen) ondorengo Is 43,27; Os 12,3-4. 7zuen arbasoak bezalaxe, nire aginduetatik aldendu egin zarete, ez dituzue bete. Itzuli, beraz, zuek niregana, eta itzuliko naiz ni zuengana. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak. Baina hau diozue: “Zergatik behar dugu zuregana itzuli?”#Itzuli Za 1,3+. 8Eta nik erantzun: “Iruzur egin ote diezaioke gizakiak Jainkoari, zuek niri egiten didazuen bezala?” “Zertan egiten dizugu, bada, iruzur?”, galdetzen duzue oraindik. Hamarrenak eta dohainak#3,8 Hamarrenak eta dohainak: Apaizak mantentzeko eta kultuari eusteko izan ohi ziren. ematerakoan egiten didazue iruzur.#Hamarrenak Lb 27,30-32; Zen 18,21-29; Ne 10,38. 9Madarikaziopean eroriak zaudete, beraz, den-denok iruzur egiten didazue eta.#Madarikaziopean 2,2+. 10Hona zer diotsuedan nik, Jaun ahalguztidun honek: Ekarri osorik zeuen hamarrenak#3,10 osorik hamarrenak: Hamarrenak gauzatan, ez dirutan, eskaini ohi ziren (ik. Dt 14,22-27). tenpluko altxortegira, nire etxean zer jana egon dadin. Proba nazazue horretan, eta ikusiko duzue nola zeruko atexkak irekitzen dizkizuedan eta bedeinkazioa ugari isurtzen.#bedeinkazio ugaria Dt 28,11-12; Es 3,9-10. 11Matxinsaltoari ez diot utziko zuen soroetan uzta hondatzen, ezta mahastiak agorrarazten ere. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak. 12Orduan, nazio guztiek zorionak emango dizkizuete, lurralde zoragarria izango baita zuena. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak».#nazioek zorionak eman Is 61,9.
Jaunak esku hartuko duen eguna
13Honela dio Jaun ahalguztidunak: «Hitz gogorrak esan dituzue nire aurka. Eta, hala ere, “Zer esan dugu, bada, zure aurka?” galdetzen duzue. 14Hara zer esan duzuen: “Alferrik da Jauna zerbitzatzea. Zer lortzen dugu haren aginduak beteta, Jaun ahalguztidunaren aurrean dolu eginda?#Alferrik Jauna zerbitzatzea Is 58,3; Jb 21,14-15. aginduak bete 2,9+. 15Guztiz bestela, harroak direla zoriontsu ari gara ikusten. Gaizkileak gero eta hobeto bizi dira eta, Jainkoari desafio eginda ere, zigorrik gabe gelditzen dira” ».#Gaizkileak gero eta hobeto 2,17; Jr 12,1-2; Sal 37; 73; Jb 21; Koh 8,11-12.
16Orduan, Jaunari begirune ziotenak elkarren artean mintzatu ziren. Jaunak, berriz, entzun eta jaso egin zuen hauen esana. Jaunaren aurrean liburu bat idatzi zen, berari begirune diotenen eta aintzat hartzen dutenen oroigarritzat.#Jaunari begirune 1,6+. liburua oroigarri Ez 13,9; Dn 7,10; Ap 3,5+.
17Honela dio Jaun ahalguztidunak: «Neureak, neure jabego berezia izango ditut horiek, ekingo diodan egunean. Gupida izango diet, ondo portatzen den semeari aitak gupida dion bezala.#neureak, jabego berezi Ir 19,5; Dt 7,6+; Sal 135,4; Tt 2,14. aitak semea bezala Jr 31,20; Sal 103,13. 18Orduan ikusiko duzue berriro zintzoaren eta gaiztoaren arteko aldea, Jauna zerbitzatzen duenaren eta zerbitzatzen ez duenaren arteko aldea. 19Honela diot nik, Jaun ahalguztidun honek: Badator eguna, labea bezain kiskalgarria. Harro eta gaizkile guztiak lasto izango dira, eta etortzekoa den egun horretan erre egingo; ez die utziko ez sustrairik, ez abarrik.#(Jaunaren) eguna Jl 1,15+. Harro eta gaizkileak 3,15+. 20Baina zuentzat, begirune izan didazuenontzat, eguzkia bezala agertuko da nire justizia, errainuetan#3,20 errainuetan: H.h., hegoetan. osasuna dakarrela. Eta poz-jauzika aterako zarete, ukuilutik askaturiko zekorra bezala.#justizia eguzkia bezala Ik. Lk 1,78. osasuna Is 57,18; Jr 33,6. 21Nik ekingo diodan egun horretan, gaizkileak zapaldu egingo dituzue: hautsaren pareko izango dira zuen hankapean. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak.#gaizkileak zapaldu Mi 4,11-13.
Azkena: oharpena eta promesa
22«Gogora nire zerbitzari Moisesen legea, gogora Horeb mendian#3,22 Horeb mendia: Sinai mendiaren beste izen bat (ik. Ir 3,1). Israel osoarentzat eman nizkion agindu eta arauak.#nire zerbitzari Moises Is 63,11. Moisesen legea Ir 24,12; Jos 1,7; 1 Erg 2,3; Ne 8,1. Ik. Lk 24,44. 23Baina begira, Jaunaren eguna, egun handi eta ikaragarria, iritsi baino lehen, Elias profeta bidaliko dizuet.#Jaunaren eguna 3,19+. Elias profeta 2 Erg 2,11-13; Mt 17,1-13. Ik. Mt 11,7-14. 24Gurasoak seme-alabekin eta seme-alabak gurasoekin bakearaziko ditu. Horrela, zuen lurraldea suntsitzera etorri beharrik ez dut izango».#Gurasoak eta seme-alabak bakearazi Si 48,10; Lk 1,17. lurraldea suntsitu Jos 6,17-18.

Currently Selected:

MALAKIAS 3: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy