YouVersion Logo
Search Icon

MALAKIAS 2

2
Apaizei oharpenak
1«Orain, apaizok, hona hemen zuentzako oharpena. 2Honela diot nik, Jaun ahalguztidunak: Entzuten ez badidazue eta niri ohore emateko ardurarik ez baduzue, madarikazioa bidaliko dizuet, zuek emandako bedeinkazioak ere madarikazio bihurtuko ditut. Halaxe bihurtuko ditut, ezerk ez baitizue ardura.#madarikazioa/bedeinkazioa 3,9-10; Dt 28,1-2.15.
3«Begira, ahalmena kendu egingo dizuet, eta simaurra botako aurpegira, zeuen jaietan hildako abereen simaurra, eta beronekin batera#2,3 ahalmena kendu: Grekozkoaren arabera (h.h., besoa moztu); hebreerazkoak hau dio: zuen hazia (ondorengoak) gaitzetsi. beronekin batera: Simaurra eta sakrifiziorako on ez ziren abereki guztiak kanpoan erre behar ziren (ik. Lb 4,11; 8,17). eramango zaituztete zeuek ere. 4Eta jakingo duzue, jakin, Lebirekin egina dudan itunak#2,4 Lebirekin ituna: Biblian ez da itun hau espresuki ageri; baina apaizak Lebiren leinukoak bakarrik izan zitezkeenez, hortik atera daiteke Lebirekiko ituna. iraun dezan egiten dizuedala oharpen hau. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak.#Lebiren leinukoak apaiz Zen 25,10-13; Dt 18,1-8; 33,8-11; Jr 33,20-22; Ne 13,29; Si 45,23-26.
5«Neure itunaz bizia eta bakea agindu nizkion Lebiri, baita eman ere. Begirunea eskatu nion; hark begirune izan zidan, eta ikara izan zen nire aurrean. 6Egiazko irakaspena zuen Lebik ahoan; haren ezpainetan ez zen inoiz okerrekorik aurkitu. Leial eta zuzen jokatu zuen nirekin, asko eta asko gaiztakeriatik urruntzen zituelarik.#apaizak irakaspenaren arduradun Lb 10,11; Dt 21,5; 33,10; Ez 7,26; Os 4,6; Ne 8,7-8; 2 Kro 15,3; 17,7-9. 7Izan ere, apaizen egitekoa#2,7 apaizen egitekoa: Ik. Ag 2,11 oh. ni ezagutzen irakastea da; irakaspen jatorra eskatzen zaio apaizari, Jaun ahalguztidunaren mandataria baita.
8«Zuek, ordea, apaizok, bidetik okertu egin zarete eta asko eta asko erorarazi duzue zeuen irakaspenaz. Lebirekin nuen ituna hautsi egin duzue. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak. 9Beraz, nik ere mespretxagarri eta kaskar egingo zaituztet herri guztiarentzat, nire bideak jarraitu ez dituzuelako eta erabakiak zein nor den begiratuz hartu dituzuelako».#nire bideak (aginduak) ez jarraitu 3,7.14.22. zein nor den begiratuz Lb 19,15; Dt 10,17; Erm 2,11; St 2,1-9.
Judak Jaunaren ituna hautsi
10Ez al dugu guztiok Aita bat bera? Ez al gaitu guztiok Jainko berak egin? Zergatik gabiltza, bada, elkar engainatuz, Jainkoak gure gurasoekin egindako ituna hausten dugularik?#guztiok Aita bat 1,6+; Ef 4,6. 11Judako jendea desleiala da, eta ikaragarriak ari dira gertatzen Israelen eta Jerusalemen. Jainkoak maite duen santutegia#2,11 santutegia: Hebreerazkoak santua dio; legeak nahiz erakundeak ere adieraz ditzake, ezkontza adibidez. profanatu du Judako jendeak, eta jainko arrotzak gurtzen dituzten emakumeekin ezkondu dira.#emakume arrotzekin ezkondu 1 Erg 11,1-13; Esd 9—10; Ne 13,23-27. 12Garbituko ahal ditu Jaunak Jakoben herritik horrela jokatzen dutenak, direnak direla#2,12 direnak direla: Hebreerazko esaera iluna da; segur aski, den-denak esan nahi du; batzuek haur eta familia itzultzen dute., baita Jaun ahalguztidunari eskaintzak egiten dizkiotenak badira ere!
13Oraindik gehiago egiten duzue: malkoz betetzen duzue Jaunaren aldarea, negar-zotinka ari ohi zarete zuen eskaintzei Jaunak arretarik egiten ez dielako eta gogo onez hartzen ez dituelako. 14Eta zergatik ote den galdetzen duzue. Hona zergatik den: gaztetan hartu zenuen emazteari ez zatzaizkiolako leial izan, eta horren lekuko da Jauna; zeure lagun zenuenari eta leialtasun-hitza eman zenionari ez zatzaizkiolako leial izan.#senarra emaztearekiko leial Ef 5,25-32. 15Jaunak ez ote zaituzte, bada, biok gorputz bakar bat eta espiritu bakar bat egin? Eta zertarako bat?#2,15 Tx.aren lehen zatia hondatua dago; zuzenketa txiki bat ezarriz, aukeratu dugun zentzua eman dakioke. Jainkoarengandik haurrak izateko. Argi ibili, beraz, eta ez izan desleial gaztetan aukeratutako emazteari.#biok bat Has 2,24; Mt 19,5. 16Izan ere, emaztea gorrotatu eta uzten duenak#2,16 Hebreerazko testua iluna da; eman dugun itzulpenak testu-zuzenketatxo bat darama., gogorkeriaz janzten du bere burua —dio Jaunak, Israelen Jainko ahalguztidunak—. Argi ibili, beraz, eta ez izan desleial.#emaztea utzi 2,14; Mt 5,32; 19,1-9.
Jaunak bere mandataria bidaliko
17Asper-asper egina daukazue Jauna zeuen hizketaz. «Zertan asperrarazi dugu, bada?», galdetzen duzue hala ere. Hona, gaizki egiten duena Jainkoari begiko eta atsegin zaiola esaten duzuelako, eta Jainkoa zuzena ote den galdezka ari zaretelako.#Jauna aspertu Is 43,24. Jauna zuzena ote 3,13-15.

Currently Selected:

MALAKIAS 2: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy