YouVersion Logo
Search Icon

TOBIT SARRERA

SARRERA
Idazlea eta ingurugiro historikoa
Tobit liburua grekoz idatzia heldu zaigun arren, berez hebreeraz edota arameeraz idatzia da; bi hizkuntza hauetan idatzitako zenbait zati aurkitu izan dute Qumrango leize-zuloetan. Zenbaiten ustez, K.a. III. mende inguruan Egipton idatzia dateke, han bizi ziren diasporako (sakabanaturiko) juduen artean.
Bi testu nagusienak grekora itzulirik heldu zaizkigu. Batari, K.a. IV. mendeko eskuizkribu batean (Sinaitikoan) jasoari, «testu luzea» deritza; besteari, beste zenbait eskuizkributan jasoari, berriz, «testu laburra». Dirudienez, testu luzeko idazkera zuzenduz, erraztuz eta laburtuz egin da testu laburra. Gure itzulpenean testu luzeari jarraitu diogu, baina oharretan testu laburra maiz aipatuz.
K.a. III. edo II. mendeetako juduen erlijiotasuna adierazten du Tobit liburuak.
Ezaugarri nagusiak
Tobit liburuak ez dakarkigu egiaz izandako gertaera bat, istorio asmatua baizik, irakurle eta entzuleen ikasbiderako. Asirian erbesteratua zegoen familia bat da protagonista: Tobit zaharra, aita bikain eta fededuna, eta beronen emazte Ana, Tobias semea eta beronen emazte Sara eta, bestalde, Rafael goiaingerua, Jainkoaren bedeinkazioaren irudi. Rafael izenak «Jainkoak sendatzen du» esan nahi du. Kontaera honen helburua Jainkoaren legeari zor zaion leialtasuna irakastea da eta, orobat, guraso eta seme-alabek eta senar-emazteek elkarri zor dioten maitasuna; baita hildakoez oroitu beharra eta limosnak (hau da, erruki-egintzak) egin beharra ere.
Eskema
—Tobiten eta Sararen nahigabea eta otoitza (1,1—3,15).
—Jainkoaren erantzuna (3,16—11,19).
—Jainkoa goresteko gorazarrea (12,1—14,1).
—Protagonisten heriotza (14,2-15).

Currently Selected:

TOBIT SARRERA: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy