YouVersion Logo
Search Icon

JOB 38

38
JAUNAREN HITZALDIAK. JOBEKIN ELKARRIZKETA (38,1—42,6)
Jaunaren lehen hitzaldia (38,1—40,2)
1Orduan, Jaunak ekaitzaren erditik erantzun zion Jobi:#Jaunak erantzun 9,15-17; 13,22; 31,35.
Jaunak Jobi galdegiten
2«Nor da nire egitasmoa ukatu nahian ari dena
zentzubako hitzez?#nire egitasmoa ukatu 42,3. Ik. 10,13-17. zentzugabeko hitzak 35,16+.
3Presta zaitez, adorerik baduzu,
nire galderei erantzuteko.#Presta zaitez 40,7.
Mundua
4«Non zeunden zu munduari oinarriak jarri nizkionean?
Esadazu, horren jakintsu baldin bazara.#Non zeunden? 15,7+. munduari oinarriak Sal 24,2; 102,26; Es 8,29.
5Nork erabaki zizkion neurriak? Ba al dakizu?
Nork egin zituen beronen planoak?
6Zeren gainean ditu bere oinarriak finkatuak,
nork ipini zion giltzarria,#Zeren gainean? 9,6; 1 Sm 2,8; Sal 104,5. giltzarria Sal 118,22; Mt 21,42.
7goizeko izarrak aho batez abesten
eta zerutar izaki#38,7 zerutar izaki: Ik. 1,6 oh. guztiak poz-irrintzika ari zirela?#poz-irrintzika Za 4,7; Ba 3,34-35.
Itsasoa
8«Nork itxi zizkion ateak itsasoari,
amaren sabeletik indarrez irten zenean?#itsasoari ateak itxi 7,12+.
9Nik eman nizkion hodeiak soinekotzat
eta behe-lainoa ume-zapitzat,
10nik ezarri nion muga, ateak eta morroiloak jarriz,
11eta esan nion: “Honaino iritsiko zara, ez aurrerago,
hemen amaitzen da zure uhinen harrokeria”.
Argia eta ilunpea
12«Bizitzako egun batean ere agindu al diozu goizari
edota bere lekua izendatu egunsentiari,
13lurrari bere ertzetatik heldurik
gaiztoak bertatik astin ditzan#38,13 astin ditzan: Lurra, garbitzeko astintzen den maindirearekin konparatzen da.?
14Lurraren gainazala eratzen da orduan,
buztina moldean bezala,
eta apain jantzia sortzen.
15Baina argia ez da gaiztoentzat,
galarazi egiten baitizkie beren ekintzak.#argia ez da gaiztoentzat 24,13+.
16«Iritsi al zara itsasoaren iturburuetaraino
edota ibili ote ur-leizearen sakon-sakonean?
17Erakutsi al dizkizute
Herioaren erreinu iluneko ateak?#Herioaren erreinu iluneko ateak 10,21-22; Is 38,10; Sal 107,18; Jkd 16,13.
18Ba al dakizu zein zabala den lurra?
Esadazu, dena dakizun horrek!
19«Zein da argiaren bizitokirako bidea?
Non da ilunpeen egoitza?
20Eramango al zenituzke beren herrialdera
eta erakutsiko etxerako bidea?
21Jakingo duzu, jaioa baitzinen ordurako,
eta hainbeste urte dituzu, gainera!#ordurako jaioa 15,7+.
Elurra eta kazkabarra
22«Izan al zara elur-biltegietan?
Ikusi al dituzu kazkabar-gordailuak?#fenomeno metereologikoak 36,27—37,24+.#kazkabarra Ir 9,18-26; Jos 10,11; Is 30,30; Sal 78,47; Ap 16,21.
23Larrialdirako ditut prestaturik,
gerra- eta borroka-egunerako.
Euria eta izotza
24«Zein aldetatik barreiatzen da argia?
Nondik sartzen ekialdeko haizea lurrera?#ekialdeko haizea Ir 14,21; Sal 48,8.
25Nork prestatzen dizkio ibilbideak euri-jasari,
nork egiten bidea tximista eta trumoiari,
26biztanlerik gabeko lurraldeetan
eta basamortu bakartietan ere euria egin dezan,
27eremu idorra ase
eta belarra erne eta haz dadin?#euriak belarra ernearazi Sal 104,13-14.
28Ba al du euriak aita-amarik?
Nork sortzen ditu ihintz-tantak?
29Noren sabeletik irteten da izotza,
nor erditzen da zeruko antzigarraz,
30urak gogortu eta harri bihurtzeko,
ur gaina jelatua uzteko?
Konstelazioak
31«Lot al ditzakezu zuk izar-multzoak
edo konstelazioen#38,31 izar-multzoak edo konstelazioak: H.h., Pleiade, Orion; ik. 9,9 oh. loturak aska,#konstelazioak 9,9+.
32artizarra bere garaian aterarazi
edo Hartz Eme Handia eta Txikia#38,32 Hartz Eme Handia eta Txikia: H.h., Hartz Emea bere kumeekin. gidatu?
33Ba al dakizkizu ortziaren legeak
edo zuk ezartzen ote dituzu horiek lurrean?#ortziaren legeak Jr 31,35; 33,25; Sal 148,5-6.
Ekaitza: hodeiak eta tximista
34«Egin ote diezaiekezu oihu hodeiei,
euriz ase zaitzaten?#hodeiei oihu 1 Erg 17,1.
35Agintzen ote diezu tximistei joateko,
eta hauek “Prest gaituzu” erantzuten?#Prest gaituzu Ba 3,35.
36Nork eman dizkie jakinduria eta sena
ibis hegaztiari eta oilarrari#38,36 ibisa eta oilarra: Ez da ziurra animalien identifikazioa. Ibisa jakinduriaren sinbolo zen Egipton eta Nilo ibaiaren hazaldiak iragartzen zituen; oilarrak egunsentia iragartzen du eta, antzinakoen ustez, udazkeneko euriteak.?
37Nor da hodeiak zenbatu
eta zeruko pegarrak iraultzeko bezain jakintsu,
38hautsak lokatz bihurtu
eta zokorrak elkar batu daitezen?
Lehoia eta belea
39-40«Zuk ekartzen al diezu harrapakina lehoi emeei
zelatan jartzen direnean sastraka artean,
edo haien kumeen gosea asetzen
gordelekuan kuzkurturik daudenean?#Jaunak janaritzen piztiak Sal 104,21.27-28; 145,15; 147,9.
41Nork prestatzen dio beleari jatekoa,
beraren kumeek, goseak noraezean dabiltzalarik,
Jainkoari txio egiten diotenean?

Currently Selected:

JOB 38: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy