YouVersion Logo
Search Icon

JOB 37

37
1«Nire bihotza ere dardarka dago
bere lekutik irten nahian.
2«Entzun Jaunaren trumoi-ahotsa,
entzun haren ahotik irteten den durundia;#Jaunaren trumoi-ahotsa Ir 19,16-19; Sal 18,14; 29; Jn 12,28-29.
3zeruan zehar bidaltzen du bere tximista,
munduaren bazterreraino iristen da.#tximista munduaren bazterreraino Mt 24,27.
4Gero, haren ahotsak orro egiten du
trumoiak ozenki jotzean,
eta ez ditu oinaztarriak gehiago lotzen
trumoiak jotzen duen bitartean.
5Jainkoak bere trumoi-ahots miragarriaz
ulertzen ez ditugun gauza harrigarriak egiten ditu.#ulertzen ez ditugun harrigarriak 5,9+. Ik. 26,14.
6«Elurrari “Jausi lur gainera” agintzen dionean
eta euri-jasa izugarriak bidaltzean,
7gizakiaren jarduera gerarazten du,
berak egindakoaz guztiak ohar daitezen.
8Piztiak gordelekuetan sartzen dira
eta han gelditzen ezkutuan.
9Haize-erauntsia hegoaldetik#37,9 hegoaldetik: H.h., ganbaratik; ik. 9,9 oh. (Hegoaldeko Ganbarak). irteten da
eta hotza ipar-haizetik.
10Jainkoak putz egin eta izotza eratzen da,
ur-azala hormatzen.
11Berak betetzen ditu hodeiak hezetasunez
eta tximistekin batera sakabanatzen;
12jirabiraka ibilarazten ditu,
berak agindutako guztia mundu osoan bete dezaten;
13eta hauek guztiak erabiltzen ditu
lurra zigortzeko nahiz mesede egiteko.
14«Entzun hau, Job;
hartzazu astia Jainkoaren mirariak hausnartzeko.#Jainkoaren mirariak 36,25; Sal 8,4; 111,2-4.
15Ba ote dakizu nola antolatzen duen Jainkoak hori guztia,
nola leherrarazten duen oinaztarria hodei artean?
16Ba ote dakizu hodeiak nola dauden orekan airean,
jakintza miresgarriaren adierazle?
17Hego-haizeaz lurra lozorrotzen denean,
zuk, arropa azpian kiskaltzen zaren horrek,
18lagun ote diezaiokezu zeru-sabaia,
metalezko ispilua bezain tinkoa, hedatzen?
19«Irakats iezaguzu zer esan behar diogun,
ezin baitugu argudiatu iluntasunean gaudenez gero.
20Hitz egin nahi dudanean, ohartarazi egin behar al dut?
Berri eman behar ote zaio, esandakoa jakin dezan?#ohartarazi beharrik ez Sal 139,4.
21Bat-batean, ez da eguzkirik ikusten,
hodeiek ilundu egin baitute,
baina gero haizeak jo eta garbitu egiten ditu.#haizeak zerua garbitu 26,13; 37,11.
22Iparraldetik urrezko argitasuna dator:
Jainkoa, distira izugarriz inguratua.#urrezko argitasuna Ir 24,16-17; Ez 1,4.27-28; Mt 17,2.
23Ezin dugu atzeman Ahaltsua,
nagusi da indar eta zuzenbidez,
justiziaz aberatsa, ez du inor zanpatzen.
24Horregatik dira haren beldur gizakiak,
eta berak ez ditu jakintsu ustekoak kontuan hartzen».#jakintsu ustekoak baztertzen 5,13+.

Currently Selected:

JOB 37: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy