YouVersion Logo
Search Icon

JOB 28

28
JAKINDURIA (28,1-28)
Gizakiak ez du jakinduriaren berririk
1Bada#28,1 Bada: 28. kap.a, Jakinduriaren laudorioa, Job eta lagunen arteko elkarrizketen eta Joben azken hitzaldiaren artean ezarria azaltzen da, inoren ahotan jarri gabe. Agian, poema hau aurrez aparte idatzia zegoen eta gerora erantsi zitzaion liburuari. mea-zulorik zilarra ateratzeko,
arragorik ere bai urrea garbitzeko.
2Burdina lurzorutik ateratzen da
eta haitzak urtuz kobrea lortzen.#Burdina, kobrea Dt 8,9.
3Gizakiak ilunpearen mugak hautsi ditu,
azken bazterrak, lurpe sakon ilunenak, arakatzen ditu.
4Atzerritar jendeak mea-zuloak egiten ditu,
inor ibili gabeko tokietan kulunkatzen da#28,4 Tx.eko testua iluna da eta itzulpena gutxi gorabeherakoa..
5Gain-azalean ogia ematen duen lurrak
sugarretan ditu bere erraiak;#lurrak ogia ematen Sal 104,14-15.
6beraren harkaitzak zafiro-toki dira,
beraren hautsetan urrea aurkitzen da.
7Harrapariek ez dituzte lurpeko bide horiek ezagutzen,
ezta saiek ere ikusten;
8basapiztiak ez dira bertan ibiltzen,
lehoia ere ez da handik pasatzen.
9Gizakiak, suharriari eskua ezarriz,
mendiak erroetatik iraultzen ditu;
10harkaitzetan mea-zuloak eginez,
mineral baliotsuak aurkitzen.
11Ibaien iturburuak agorrarazi
eta argitara ateratzen du ezkutuan zegoena.
12Baina non aurkitu jakinduria?
Non du bere egoitza adimenak?#non aurkitu jakinduria? 28,20; Koh 7,23-24; Si 1,6; Ba 3,15.31.
13Gizakiak ez daki zenbat balio duen,
eta ez da aurkitzen munduan.
14«Ez daukat nik» dio Ur Leizeak,
«Ez dago nirekin» esaten du Ozeanoak.
15Ez da urre garbiarekin trukatzen,
ezta zilarraz erosten ere.#jakinduria altxorrik baliotsuena Es 2,4+.
16Urrerik finenak ez du haren baliorik,
ezta onize eder nahiz zafiroek ere.
17Ezin da harekin urre edo diamanterik parekatu,
ezin da lortu urrezko bitxien truke.
18Koral eta kristalak ez dira ezer haren ondoan;
hobe jakinduria eskuratu perlak baino.
19Ezin da harekin Etiopiako topaziorik parekatu,
ezta urrerik garbiena ere.
Jainkoak bakarrik du jakinduriaren berri
20Baina nondik dator jakinduria?
Non du bere egoitza adimenak?
21Bizidun ororen bistatik ezkutuan dago,
zeruko hegaztientzat gordeta.
22Hondamen Leizeak eta Herioak esaten dute:
«Hari buruz zer edo zer entzun dugu, bai».#Hondamen Leizea, Herioa 26,6.
23Jainkoak bakarrik daki jakinduriaren bidea,
hark du haren egoitzaren berri,#Jainkoak bakarrik daki Es 2,6; 8,27-30; Ba 3,32-35.
24ortziaren mugetaraino iristen baita haren begirada,
zerupeko guztia ikustatzen du.
25Haizeari indarra arautu
eta urei neurria finkatu zienean,#naturari legea ezarri 36,27-33; 38—39; Is 40,12-13.
26euriari legea jarri zionean
eta tximistari eta trumoiari beren ibilbidea,
27orduan ikusi eta baloratu zuen,
orduan arakatu eta finkatu.#baloratu eta finkatu Si 1,8-9.19.
28Eta esan zion gizakiari:
«Jainkoarenganako begirunea#28,28 Jainkoarenganako begirunea: Ik. Es 1,7 oh. da jakinduria,
gaiztakeriatik urrutiratzea benetako ezaguera».#Jainkoarenganako begirunea Es 1,7+. gaiztakeriatik urrutiratzea ezaguera Es 3,7+.

Currently Selected:

JOB 28: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy