YouVersion Logo
Search Icon

JOB 27

27
1Jobek bere poemarekin jarraitu zuen:
Jobek bere errugabetasunari eutsi
2«Ala Jainkoa, nire eskubidea ukatu didana!
Ala Ahaltsua, bihotza garraztu didana!#Jainkoak eskubidea ukatu 34,5.12. bihotza garraztu 7,11+.
3Arnasa izango dudan bitartean,
Jainkoaren hatsa nire sudurretan,#Arnasa 33,4; Has 2,7+.
4ez dute nire ezpainek ezer okerrik esango,
ezta nire mihiak maltzurkeriarik ere.#nire ezpainek ezer okerrik ez 6,28-30; 42,7-8; Is 59,3.
5Ez dut, ez, arrazoi duzuenik onartuko!
Azken arnasa arte aitortuko dut neure errugabetasuna.
6Neure zuzentasunari atzera egin gabe eutsiko diot!
Ez dut damurik bizitzako egun bakar batez ere.#Ez dut damurik 11,4+; Sal 32,1-2; 1 Ko 4,4; 1 Jn 3,18-21. Ik. Sal 143,2.
7«Izan dezala nire etsaiak
gaiztoaren eta zuzengabearen zoria.
8Ez duzue, bada, esaten:
“Zer espero lezake sinesgabeak
Jainkoak bizia kenduko dionean?#Zer espero sinesgabeak? 8,13+; Lk 12,20.
9Entzungo al du Jainkoak haren garrasia
atsekabea etorriko zaionean?
10Ahaltsua izan balu bere atsegin,
une oroz dei egingo ziokeen Jainkoari”.#Ahaltsua atsegin 22,26+.
(Tzofar)#27,11 (Tzofar): Ikertzaileen iritziz, 11-23 atala Tzofarri ezarri beharrekoa da, hebreerazko testuan Joben ahoan jarria badago ere (ik. 24,18 oh.).
Gaiztoaren zoria
11«Jainkoaren eskuak egina azalduko dizuet,
Ahaltsuaren asmo ezkutuak argituko.
12Zuek guztiok ikusi ahal izan baduzue,
zergatik hainbeste jardun hutsal?
13Hona Jainkoak gaiztoentzat duen zoria,
Ahaltsuagandik tiranoak hartuko duen ondarea:#gaiztoentzat zoria 20,29+.
14seme-alaba asko izaten baditu ere,
gerrak eta goseak hilko ditu,#gerrak, goseak, izurriak 18,12-13; Jr 15,2; Ap 6,8.
15bizirik geldituak izurriak#27,15 izurriak: H.h., herioak. Herioak zenbaitetan izurria adierazten du, gaitzik beldurgarriena; bestalde, izurriak gerra eta gosearekin (14. tx.) hirukote klasikoa osatzen du. lurperatuko ditu
eta alarguntsek ez diete negarrik egingo.
16Dirua hautsa bezala pilatzen badu
eta jantziak buztina bezala metatzen,
17meta ditzala: errugabeak jantziko ditu,
eta dirua zintzoak bereganatuko.#gaiztoarenak zintzoarentzat 20,10; Es 13,22.
18Hark eraikitako etxea amarauna bezalakoa da,
behin-behineko estalpea bezain hauskorra.
19Aberats oheratzen da, baina azken aldiz,
begiak zabaltzean ez zaio ezer geratzen.
20Uholdeak bezala oldartzen zaizkio izuak,
gauez haize-erauntsiak harrapatzen;#izuak oldartzen 15,21; 18,11.14; 20,25. Ik. Sal 83,16.
21ekialdeko haizeak eramaten du, eta badoa,
zurrunbiloan bidaltzen du dagoen tokitik;
22errukirik gabe jotzen du,
ihes egiten ahalegindu arren.
23Txalo eta txistu jotzen diote bere etxetik alde egitean».#Txalo eta txistu Jr 49,17; Ez 27,36; Nk 2,15.

Currently Selected:

JOB 27: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy