YouVersion Logo
Search Icon

2 PEDRO 3

3
Jaunaren eguna agindu bezala etorriko
1Ene maiteok, egiten dizuedan bigarren gutuna#3,1 bigarren gutuna: Lehen gutuna, 1 P bezala ezagutzen duguna bide da. dut hau. Eta biotan zenbait gauza gogoratuz bizkortu nahi izan zaituztet, zuzen irizteko gai izan zaitezten. 2Gogora itzazue, beraz, antzinako profeta santuen mezua eta apostoluek irakatsitako Jaun eta Salbatzailearen agindua.#Gogora itzazue… Ju 17. 3Jakizue, batez ere, azken garaietan gizon isekariak, beren grina txarrei jarraituz biziko direnak, etorriko direla. Eta irriz#gizon isekariak 1 Tm 4,1; Ju 18. 4galdetuko dute: «Zertan gelditu da Kristo etorriko zela zioen agintzaria? Izan ere, gure gurasoak#3,4 gure gurasoak: Idazleak, agian, lehen belaunaldiko kristauak aipatzen ditu. hil ziren, eta geroztik denak berdin jarraitzen du, mundua mundu denetik bezalaxe». 5Hori esatean, ahaztu egiten dute aspaldi bazirela zeruak, eta baita lurra ere, Jainkoaren hitzak uretatik sorrarazia eta uren erdian finkatua;#zeruak eta lurra Has 1,2.6-9. 6horregatik, orduko mundua uholdeko urek estalirik galdu zen.#orduko mundua urak estalirik galdu 2,5; Has 7,11-21; Mt 24,39. 7Oraingo zeru-lurrei dagokienez, Jainkoaren hitz berberak eusten die, eta epai- eta gaiztoen hondamen-egunerako gordeak daude.
8Ene maiteok, ez ahaztu Jaunarentzat egun bat mila urte bezala dela eta mila urte egun bat bezala.#egun bat mila urte bezala Sal 90,4. 9Jauna ez da bere agintzaria betetzeko luzamendutan ari, batzuek hala uste arren; gertatzen dena da pazientzia duela zuekin, ez baitu inor galtzerik nahi, denok bihozberritzea baizik.#Jauna ez da luzamendutan ari Hab 2,3. denok bihozberritzea nahi du 1 Tm 2,4. 10Baina Jaunaren eguna lapurra bezala ustekabean etorriko da. Orduan, burrunba handiz desagertuko dira zeruak, munduaren osagaiak suak kiskalita desegingo eta lurra bere egintza guztiekin agerian geldituko da Jainkoaren epairako#3,10 lurra… epairako: Zenbait eskuizkribuk hau dio: lurra bere egintza guztiekin erre egingo da..#lapurra bezala Mt 24,43-44; Lk 12,39-40; 1 Ts 5,2.4; Ap 3,3; 16,15.
Itxaropenean erne eta fede-bidean leial
11Dena honela desegitekoa baldin bada, pentsa ezazue zein santu eta jainkozale izan behar duen zuen bizitzak. 12Bizi, bada, Jainkoa etorriko den egunaren zain eta lan egin lehenbailehen irits dadin. Egun hartan, sutan desegingo dira zeruak, eta munduaren osagaiak kiskalita ezereztuko dira. 13Gu, ordea, agindutako zeru-lur berrien zain gaude; han dena Jainkoaren nahiaren arabera izango da#3,13 han dena… izango da: H.h., han justizia biziko da, hau da, izango da nagusi..#zeru-lur berrien zain Is 65,17; 66,22; Ap 21,1.
14Beraz, ene maiteok, gauza hauen zain zaudeten bitartean, saia zaitezte Jainkoarekin bakean bizitzen, garbi eta errugabe haren aurrean.#errugabe Ju 24. 15Kontuan izan, Jaunak gurekin duen pazientzia gure salbamenerako dela. Horrela idatzi dizue gure anaia maite Paulok ere Jainkoak eman dion jakinduriaz,#Jaunak gurekin duen pazientzia 3,9; Erm 2,4. 16eta gauza bera esaten du gai hauetaz hitz egiten duen bere gutun guztietan; egia da bere gutunetako zenbait pasarte ez dela ulerterraza, eta, horregatik, ezjakinek eta heldugabeek oker ulertzen dituzte, gainerako Liburu Santuak bezala#3,16 gainerako Liburu Santuak bezala: Esamolde honek hau adierazten du: Pauloren zenbait gutun bederen ezagunak eta aintzat hartuak zirela 2 P idatzi zenerako, I.Z.eko liburuen parean jartzen baititu egileak., beren hondamenerako.
17Zuek, ene maiteok, aldez aurretik jakinaren gainean zaudete. Beraz, zabiltzate kontuz, gaizto horien iritzi okerrek liluraturik, zuen sendotasunak koloka egin ez dezan.#zabiltzate kontuz Heb 2,1. 18Saia zaitezte Jesu Kristo gure Jaun eta Salbatzailea gero eta gehiago ezagutzen eta haren onginahia zeuenganatzen. Aintza berari orain eta beti! Amen.#Aintza berari Erm 16,27+.

Currently Selected:

2 PEDRO 3: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy