YouVersion Logo
Search Icon

1 JOAN JOANEN GUTUNAK

JOANEN GUTUNAK
SARRERA
Nork eta norentzat idatziak
Kristau-tradizioak Joani egozten dizkion hiru gutun hauek, Apokalipsia bezala, laugarren ebanjelioaren tradizio berekoak dira —hizkuntzaz eta pentsamoldez ere oso antzekoak—, baina ez du esan nahi pertsona berak idatziak direnik. Litekeena da, ordea, ebanjelioaren azken idazketa egin zuena bera izatea gutun hauen idazlea ere.
Joandar komunitateko kideei idatziak izan ziren K.o. 100. urte inguruan. Lehen gutuna, luzeena, beste biak baino beranduago idatzi zela uste da. Gainera, lehenak ez du gutun-itxurarik forma aldetik, ez du igorlerik, ez hartzailerik, ez agurrik zehatz aipatzen. Bigarrena eliz elkarte bati zuzenduriko gutuna da, eta hirugarrena Gaio delako bati.
Sumatzen denez, bazen komunitate hartan doktrina-gatazkarik (Jesusen benetako izaerari buruzko zalantzarik), jatorrizko mezuarekiko desbiderapenik (antikristoak, sasiprofetak) edo elkar bizitzan arazorik (maitasunik eza, alegia).
Gutunen hari nagusiak
Lehena da mezu teologiko sakon eta garatuena duena. Halere, ez du ematen idazleak gutuna idazterakoan aurretiazko plan zehatz bati jarraitu dionik. Oinarrian gai desberdinak ditugu (argia eta iluna, gezurra eta egia, bekatua eta barkamena, Espiritua eta ezagutza, Jainkoaren agindua —maitasunarena batik bat—, sinesmena eta mundua, antikristoa…); gero bi gai nagusiren inguruan ardazten da idazkia: fede-aukera sakona Jesus Jaunari buruz eta elkarrekiko maitasun-bizitza (3,23-24).
2,18-19an esaten denez, antikristo asko agertu da dagoeneko, komunitate barrutik hain zuzen ere, eta 4,1ean sasiprofetak aipatzen dira. Jatorrizko doktrinaren nahasle horien aurka kontuz ibiltzeko ohartarazten ditu sinestedunak, fedean sendo eta zintzo irauteko.
Bigarren gutunean ere engainatzaile eta antikristoekin kontuz ibiltzeko aholkua errepikatzen da, eta elkar maitatzeko agindua gogorarazten bereziki.
Hirugarrenean, Gaio goraipatzen du fede-senideei emaniko laguntzagatik, eta Diotrefes kritikatzen bere handizalekeriagatik eta apostoluak bidalitako predikari ibiltarien aurkako jarreragatik.
JOANEN LEHEN GUTUNA

Currently Selected:

1 JOAN JOANEN GUTUNAK: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy