YouVersion Logo
Search Icon

MALAKIAS 1

1
Jaunak Israel aukeratu
1Hona hemen Jaunak Malakiasen#1,1 Malakias: Izen honek nire mandatari esan nahi du. Profeta anonimo honek, 3,1eko Jaunaren mandatariagandik hartu du, beraz, bere izena. bitartez Israeli zuzendu zion mezua.
2«Maite zaituztet», dio Jaunak. Baina zuek galdetzen duzue: «Zertan agertzen diguzu, bada, zeure maitasuna?» Eta Jaunak erantzuten: «Ez ote zen Esau Jakoben#1,2 Esau: Edomdarren arbasoa (ik. Has 36,1.8); israeldarren betidaniko etsaiak dira edomdarrak. Jakob: Israeldarren arbasoa da. anaia? Hala ere, Jakob izan nuen maite,#Maite zaituztet Dt 4,37; 7,7-8; Is 54,8; Ez 16. Esau/Edom, Jakob/Israel Has 25,29-34; Ez 25,12-14; Am 1,11-12; Ab 1-21; Sal 137,7. Jakob maite, Esau ez Has 25,23; 27; Erm 9,13. 3eta ez Esau. Horregatik, Esauren ondorengo edomdarren mendialdea lur soil bihurtuko dut, eta haren sailak basamortuko txakalei utziko dizkiet.#Edom, lur soil Jr 49,17-18; Jl 4,19. 4Edomdarrek esan dezakete: “Hondatuak gaude, baina berriro jasoko ditugu horma eroriak”. Nik, ordea, Jaun ahalguztidun honek, honela diot: Jaso ditzatela, berriro botako baititut. “Gaiztakeri lurralde” deituko zaie, edota “Jauna betiko haserre duen herri”. 5Zeuen begiz ikusiko duzue hau, eta esango: “Handia da Jauna, baita Israelgo mugez harantzago ere” ».
Jaunak apaizak salatu
6Honela diotse Jaun ahalguztidunak apaizei: «Semeak aita ohoratzen du, bai morroiak ere nagusia. Beraz, ni aita baldin banauzue, non da zor didazuen ohorea? Zeuen nagusi banauzue, non da zor didazuen begirunea? Zuek, apaizok, mespretxatu egiten nauzue, eta “Zertan mespretxatu zaitugu, bada?” galdetzen oraindik.#aita ohoratu Ir 20,12+. aita baldin banauzue 2,10; Dt 1,31; 32,6; Os 11,1. Jaunari begirune 1,14; 2,5; 3,5.16.20; Is 29,13. 7Behar ez bezalako janariak dakartzazue nire aldarera, eta “Zertan iraindu#1,7 Behar ez bezalako janariak: H.h., ogi (janari) lohia/kutsatua. Sakrifizioen eskaintza, errituzko garbitasunari dagozkion arau zehatz-mehatzen pean egin behar zen (ik. Lb 22,17-30; Dt 15,21). Zertan iraindu: H.h., Zertan lohitu: Kultuaren osotasuna urratzea, Jainkoa bera iraintzea da. zaitugu, bada?” diozue. Nire aldareak ez diola axolarik esanez iraintzen nauzue. 8Oparitzat abere itsua eskaintzea ez al dago gaizki? Eta abere herrena edo gaixoa eskaintzea ez al dago gaizki? Eskaini, bada, horiek zeuen gobernariari, ea atsegin dituen edota aurpegi alaia jartzen dizuen. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak. 9Eta oraindik ere, zuetaz errukitzeko eskatzen diozue Jainkoari! Horrelako eskaintzak egiten dizkiozuelarik, aurpegi alaia jarriko ote dizue? Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak.#errukitzeko eskatu Za 7,2+. 10Hobe zuetakoren batek tenpluko ateak itxiko balitu, nire aldarean alferrikako surik gehiago ez egiteko. Ez zaituztet gogoko, eta zuen eskaintza ez dut atsegin. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak.#eskaintza atsegin ez 2,13; Jr 6,20; Am 5,21-22+. Ik. 3,3-4. 11Ekialdetik mendebaldera, herri guztiek aitortzen dute nire izen handia, eta nonahi erretzen didate intsentsua eta behar bezalako oparia eskaintzen. Herri guztiek aitortzen dute nire izen handia —dio Jaun ahalguztidunak—.#nazioen eskaintza So 3,9-10. 12Zuek, ordea, profanatu egiten duzue nire izena, nire mahaiari ez zaiola begirunerik zor esanez, eta mespretxagarri zaizuen janaria bertan eskainiz#1,12 mespretxagarri… eskainiz: Hebreerazko testua iluna da..#izena profanatu Ez 36,22. 13“Hau da aspertzea!”, diozue, ni mespretxatuz. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak.#Hau da aspertzea Ik. Dt 14,26; 16,14-15. 14Madarikatua, artaldeko abere osasuntsu bat eskainiko didala agindu eta gero gaixoa eskaintzen didan gezurtia! Errege handia naiz ni, eta begirune didate herriek. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak.#Jauna errege handi Sal 47,3+. herriek begirune Is 59,19; Sal 102,16. Ik. 1,6+.

Currently Selected:

MALAKIAS 1: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy