YouVersion Logo
Search Icon

ZAKARIAS 14

14
Jerusalemen garaipena eta berrikuntza
1Hara, badator Jaunaren eguna. Zure ondasunak, Jerusalem, guda-harrapakin bezala banatuko dituzte.#Jaunaren eguna Jl 1,15+. 2Atzerriko nazio guztiak bilduko ditu Jaunak Jerusalemen aurka: hiria hartu, etxeak hustu, emakumeak bortxatu egingo dituzte. Hiri erdia erbestera joango da; baina gainerako bizilagunak ez dituzte botako hiritik.#nazioak aurka bildu 12,3+; Jl 4,2.12. gainerako bizilagunak Is 4,3+. 3Orduan, Jauna aterako da nazio horien aurka borrokara, lehenagoko guduetan egin ohi zuen bezala.#Jauna aterako 12,9; Is 31,4. 4Egun hartan, Oliamendi gainean jarriko ditu oinak, Jerusalemen sortaldean. Bitan ebakiko da Oliamendi, eta haran bat azalduko da sortaldetik sartaldera; mendiaren erdi bat iparralderantz aldenduko da, beste erdia hegoalderantz.#mendia bitan ebaki Mi 1,4. Ik. Jl 3,3-4; Mt 24,29-31. 5Mendi arteko haran horretatik egingo duzue ihes, Atzaleraino iritsiko baita. Ihes eginen duzue, zuen aurrekoek Judako errege Uziasen egunetan lurrikaragatik egin zuten bezala. Orduan, Jauna, nire Jainkoa, etorriko da, bere aingeru guztiekin#14,5 Atzal: Zedron ibai-arroan, Jerusalemdik hego-ekialdera, zegoen herrixka. aingeru guztiekin: H.h., santu guztiekin; Jainkoaren tronua inguratzen duten zeruko izakiak (ik. Jb 1,6)..#lurrikara Am 1,1. Jauna etorriko Dt 33,2-3. Ik. Mt 16,27. aingeru guztiekin Dn 7,10; Ju 14.
6Egun hura ez da lehenik argi eta gero ilun izango#14,6 Tx.aren hebreerazko testua iluna da.; 7paregabeko egun izango da, gaurik gabeko egun, arratsean ere iraungo baitu argiak. Hori noiz gertatuko den, Jaunak bakarrik daki.#arratsean ere argia Is 60,20; Ap 22,5. Jaunak bakarrik daki Mk 13,32. 8Egun hartan, ur biziak sortuko dira Jerusalemdik: uren erdiak Itsaso Hilerantz joango dira, eta beste erdiak Mediterraneorantz, uda eta negu.#ur biziak sortuko 13,1; Ez 47,1-12; Jl 4,18; Sal 46,5; Ap 22,1-2. Ik. Jn 4,10; 7,38-39. 9Mundu osoaren errege izango da Jauna. Egun hartan bakarra izango da Jauna, eta ez da haren izena baizik aipatuko.#Mundu osoaren errege 14,16; Sal 22,28-29; Dn 2,44; Ap 11,15. Ik. 4,14+. bakarra Jauna Dt 6,4.
10Lurralde osoa lau-lau egingo da, Gebatik Rimoneraino#14,10 Geba: Jerusalemdik 10 km ingurura dago, iparraldera. Rimon: Juda erresumaren hegoaldeko mugan. Antzinako Juda erresumaren hedadura adierazten da. Jerusalemgo mugek, berriz, sortaldetik sartaldera eta iparraldetik hegoaldera, Nehemiasen garaian hiriak zuen zabal-luzera guztia hartzen dute., Jerusalemen hegoaldean. Jerusalem garai egongo da eta Benjaminen Atetik Ate Zaharra zegoen tokiraino —Kantoiko Ateraino— eta Hananeelen Dorretik erregearen Dolareetaraino hedatuko da.#Geba 1 Erg 15,22; 2 Erg 23,8. Rimon Jos 15,32. Jerusalem hedatuko 12,6; Jr 31,38-40; Mi 4,1. Ik. 1,16+. 11Bizilagunez betea egongo da eta ez dute gehiago suntsituko; Jerusalemek seguru iraungo du.#Jerusalemek seguru iraungo Dt 33,28; Jr 31,40; Ap 22,3.
12Jerusalemen aurka borroka egin zuten herri guztiei zigor hau ezarriko die Jaunak: haragia usteldu egingo zaie oraindik bizirik daudela, begiak beren zuloetan ustelduko zaizkie, mihia aho barruan. 13Egun hartan, Jaunak bidalitako beldur-ikara larriak hartuko ditu: batek lagunari eskua ematean, besteak ukabilkada emango dio.#bata bestearen aurka Ep 7,22; Ez 38,21. 14Judako jendeak ere Jerusalemen alde egingo du borroka. Inguruetako herrien aberastasunak bereganatuko dituzte: zilar, urre eta soinekoak ugari.#herrien aberastasunak bereganatu Ez 39,10. 15Lehen aipatu den zigor berbera jasango dute zaldi, mando, gamelu, asto eta etsaien guda-etxoletako beste abere guztiek.
16Jerusalemi eraso egin zioten herrietan bizirik geldituak, urtero-urtero etorriko dira errege Jaun ahalguztiduna gurtzera eta Etxola Jaia ospatzera.#herriak Jauna gurtzera 8,20-23; Mi 4,1+. errege Jaun 14,9+. Etxola Jaia Ir 23,16; Dt 16,13-15; Ne 8,13-18. 17Jauna gurtzera Jerusalemera igoko ez den herriak ez du euririk hartuko bere lurraldean. 18Egiptoarrak ez badatoz, Jaunak zigortu egingo ditu, Etxola Jaia ospatzera ez datozen beste atzerritarrak bezala. 19Horixe izango da Egiptorentzat eta Etxola Jaia ospatzera ez datozen herri guztientzat zigorra.
20Egun hartan, zaldien txilinek ere hauxe eramango dute idatzita: «Jaunari sagaratua»; aldare aurreko isipu-ontziak bezain sakratu izango dira tenpluko galdarak.#Jaunari sagaratua Ir 28,36. 21Jerusalem eta Judako galdara guztiak Jaun ahalguztidunari sagaratuak egongo dira. Sakrifizioak eskaintzera etorriko diren guztiek galdara hauetan egosiko dute opari-okela. Egun hartan ez da gehiago merkataririk izango Jaun ahalguztidunaren etxean.#ez gehiago merkataririk Jn 2,16.

Currently Selected:

ZAKARIAS 14: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy