YouVersion Logo
Search Icon

OSEAS 13

13
«Ez dut gupidarik bihotzean»
1Efraim mintzo zenean,
ikara sortzen zuen Israelen.
Baina, Baal zerbitzatuz,
errudun bihurtu
eta galdu egin zen.
2Oraindik ere bekatu eginez
jarraitzen dute:
beren zilarrez, jainko-irudiak
moldatzen dituzte
beren asmamenaren arabera,
artisau-lan hutsa guztia.
Baina sakrifizioak eskaini behar
omen zaizkie.
Gizakiak zekorrei musuka#13,2 Baina sakrifizioak… musuka: Hebreerazkoa iluna da.!#jainko-irudiak 8,4-5. sakrifizioak eskaini 1 Erg 12,32; 19,18.
3Horregatik, goiz-lainoaren
antzeko izango dira,
berehala kentzen duen
goiz-ihintzaren antzeko;
haizeak larrainetik urruti daraman
lasto-izpiaren eta tximiniatik doan
kearen antzeko.#goiz-lainoa, ihintza 6,4+. haizeak eraman 4,19+.
4Honela dio Jaunak:
«Baina ni, Jaun hau,
zure Jainkoa naiz
Egipton zeundenetik.
Ez duzu ni beste jainkorik
aitortu behar,
ez baita nitaz kanpo
beste salbatzailerik.#ni zure Jainkoa 12,10+. beste salbatzailerik ez Dt 32,39; Is 43,11; 45,21. Ik. 13,9.
5Nik zaindu zintudan basamortuan,
lur idorrean.#basamortuan zaindu, jaten eman 11,4+.
6Janaritu nituen eta ase ziren.
Baina ase orduko,
harrotu egin ziren
eta ahaztu egin ninduten.#ahaztu 8,14+.
7Beraz,
lehoi bihurtuko naiz haientzat,
lehoinabarra bezala
egongo natzaie zelatan.#Jauna lehoi 5,14+.
8Umeak harrapatu dizkioten
hartz amak bezala egingo diet eraso,
bularra urratuko diet.
Lehoi amak bezala irentsiko ditut,
basapiztiek sarraskituko dituzte.
9Zureak egin du, Israel;
ez duzu ni beste laguntzailerik.
10Non duzu orain zeure erregea,
zeure hirietan salba zaitzan?
Non dira zure agintariak?
Hala eskatu zenidan:
“Emazkidazu erregea
eta buruzagiak”.#Emadazu erregea 1 Sm 8,5-6.22.
11Haserreturik, erregea eman nizun
eta, sumindurik,
kendu egingo dizut orain.#erregea kendu 1,4; 10,15.
12Efraimen bekatua gogoan daukat,
haren hutsegiteak ongi jasoak ditut.#bekatua gogoan 7,2+.
13Haur zoro baten antzeko da Israel:
amari erdiminak iristean,
ez da aterabidean jartzen.#haur zoro Is 37,3.
14Eta Hildakoen Egoitzatik
atera egingo ote ditut?
Heriotzatik askatu egingo ote ditut?
Herio, non dituk heure izurriak?
Herio-leize,
non dituk heure gaitzak?
Ez dut gupidarik bihotzean».#Herio, non… ? 1 Ko 15,55.
15Efraim bere senideen artean
jori ageri bada ere,
hego-haizea#13,15 hego-haizea: Asiria, alegia. bidaliko du Jaunak
basamortuan gora:
Efraimen urburua lehortuko du,
iturriak agortuko.
Altxorreko bitxi eder guztiak
eraman egingo dizkiote.

Currently Selected:

OSEAS 13: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy