YouVersion Logo
Search Icon

OSEAS 12

12
Nola Jakob, hala haren ondorengoak ere
1«Gezurrez inguratua nauka
Efraimek,
faltsukeriaz Israelek.
Baina Juda
Jainkoarekin dago oraindik,
leial zaio Santu-santuari#12,1 Tx.aren bigarren zatiak ez du zentzu argirik hebreerazkoan..#faltsukeria 10,13+. Juda 1,7+.
2Israel haizez mantentzen da,
hego-haizearen ondoren dabil
egun osoan.
Gezurra gezurraren gain,
gogorkeria gogorkeriaren gain.
Asiriarekin ituna egiten du,
Egiptorekin salerosketan#12,2 hego-haizearen ondoren: Itun politikoen hutsalkeria adierazten du haizeak. Asiria eta Egipto elkarren etsai dira, eta Israelek biekin jokatu nahi izatea gaitzesten da. salerosketa: H.h., olioa saltzen dute. Olioa bakearen irudi dateke. dabil».#hego-haizea 13,15. Ik. 4,19+; 8,7+. Asiria, Egipto 7,11+.
3Auzitara jo du Jaunak
Judako herriaren aurka,
bere jokabideagatik Jakobi#12,3 Judako herri: Jatorrizko testuak Israel zekarren zalantzarik gabe, ez Juda. Beste zenbaitetan bezala, Oseasen profezia hegoaldeko erresuman, Judan alegia, nola berrirakurria izan den erakusten digu honek. Jakob: Israelen sinbolotzat ematen da Jakob; ikus izen-aldaketa Has 32,29an. Hebreeraz, iruzur egin-aren (4. tx.) eta Jakob-en artean hitz-jokoa dago (ik. Has 25,26). 4-5 tx.ek Has 27 eta 32an kontaturiko gertakariak aipatzen dituzte. Jakob eta Israel, arbasoaren bi izenak erabiltzen dira, bata nahiz bestea, haren ondorengoak adierazteko.
kontuak eskatzeko,
bere egintzen ordaina emateko.#Jauna auzitan 2,4+.
4Oraindik amaren sabelean zegoela,
anaiari iruzur egin zion Jakobek.
Gizondu zenean,
borroka egin zuen Jainkoarekin.#Jakobek anaiari iruzur Has 25,26; 27,35-36. Jainkoarekin borroka Has 32,25-30.
5Aingeru batekin borroka egin
eta garaitu,
negar egin
eta onespena lortu zuen.
Betelen aurkitu
eta bertan
mintzatu zitzaion#12,5 Betel: Patriarken garaiko santutegia (ik. Has 28,10-19); han mintzatu zitzaion Jainkoa Jakobi (ik. Has 35,15). mintzatu zitzaion: Grekozko eta sirierazko itzulpenen arabera; hebreerazkoak mintzatu zitzaigun dio, oraingo herria antzinakoarekin identifikatuz. Jainkoa:#Jakob Betelen Has 28,11-19; 35,15.
6«Jauna, Jainko ahalguztiduna,
Jauna du izena».
7Beraz, Israel, itzul zaitez
zeure Jainkoarengana,
jokatu maitasunez eta zuzenbidez,
izan uste on etengabe
Jainkoarengan.#itzuli Jainkoarengana 2,9+. maitasuna eta zuzenbidea 4,1+; 10,4.12-13.
8Honela dio Jaunak:
«Kanaandar honek#12,8 Kanaandar honek: H.h., Kanaanek. Israel Kanaanekin parekatzen da; Jainkoak madarikaturiko herria da Kanaan (ik. Has 9,25), eta merkatari hitzaren sinonimo., ordea,
pisu faltsua darabil,
engainua du maite.
9Efraimek honela dio:
“Bai, aberastu egin naiz,
ondasun handiak bildu ditut,
baina nire irabazietan ez du inork
bekatu edo hutsegiterik aurkituko”.
10Baina ni, Jaun hau,
zure Jainkoa naiz
Egipton zeundenetik.
Oihal-etxoletan biziaraziko
zaitut berriro,
basamortuan elkar aurkitu
genuenean bezala.#ni zure Jainkoa 8,2; 13,4; Ir 20,2; Dt 5,6. Oihal-etxoletan berriro Ik. 2,16. basamortuan elkar aurkitu 2,16-17; Ir 33,7.
11Profetei hitz egin nien,
ikuskariak ugari eman nizkien
eta, orain ere, profeten bitartez
egiten ditut neure oharpenak.#profetei hitza, ikuskariak Zen 12,2-8; Dt 18,15.18-22.
12Galaadeko jendea gaizkilea bazen,
haiek hutsaren hurrengo dira.
Gilgal-en
zezenak eskaintzen zituzten;
baina haien aldareak ez dira
soroetako harri-piloa besterik».#Galaad 6,8+. Gilgal 4,15+.
13Mesopotamiara ihesi joan
eta bertan morroi egon zen Jakob,
emakume baten truke.
Emakume batengatik zituen
ardiak zaindu.#Jakob Mesopotamian Has 29,1-30.
14Baina Jaunak profeta baten bidez
atera zuen Israel Egiptotik
eta profeta baten bidez
zuen zaindu.#Moises profeta Zen 12,6-8; Dt 18,15.18. Egiptotik atera 2,17+.
15Efraimek saminki
nahigabetu du Jainkoa:
Jaunak lepora botako dio
isuri duen odola,
eta berari itzuliko bere irainak.

Currently Selected:

OSEAS 12: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy