YouVersion Logo
Search Icon

JOB 36

36
Elihuren laugarren hitzaldia (36,1—37,24)
1Elihuk gaineratu zuen:
Jainkoak zentzatu eta justizia egin
2«Itxaron pixka bat eta argituko dizut zerbait,
badago oraindik Jainkoaren alde zer esanik.
3Urrutitik datorren jakintzan oinarriturik,
egin nauenak arrazoi duela azalduko dut.
4Benetan diotsut ez dagoela gezurrik nire hitzetan,
jakintza sendokoa duzu zeure ondoan.
5«Ahaltsua da Jainkoa, ez du inor mespretxatzen;
ahaltsua, sendoak baitira haren erabakiak;
6ez du gaiztoa bizirik uzten,
zanpatuei justizia egiten die;#Jainkoak justizia egiten 34,12+; Is 11,4.
7ez ditu begiak zuzenengandik kentzen,
errege-aulkietan ezartzen ditu
eta hantxe betiko goraipatzen.
8Eta kateetan preso daudenean edo atsekabe-lokarriz lotuta,#kateetan preso 2 Kro 33,11-13.
9beren egintzak eta harrokeriazko bekatuak
salatu nahi dizkielako da.
10Belarria zabaltzen die zentza daitezen,
gaiztakeriatik itzultzeko agintzen.#gaiztakeriatik itzultzeko 22,23; 33,16-17.
11Entzun eta haren menpeko bihurtzen badira,
zorion eta atseginetan emango dituzte beren bizitzako urteak.
12Baina ez badiote entzuten,
heriotzaren muga#36,12 heriotzaren muga: Ik. 33,18 eta oh. pasatuko dute, konturatu gabe hilko.
13Fedegabeek beren haserrea areagotzen dute;
kateatuta daudela ere, ez dute laguntza eske oihu egiten.
14Gaztaro betean galtzen dute bizia,
era lotsagarrian#36,14 era lotsagarrian: H.h., prostituzio sakratura emanekin batera. Hitza, normalean, prostituzio sakratuan jarduten zuten gazteei buruz esaten da (ik. 1 Erg 14,24; 22,47). Legeak gaitzetsiriko usadioa zen (ik. Dt 23,18). Esamoldeak bi esanahi izan ditzake: era lotsagarrian nahiz gazterik hilko direla. hiltzen dira.
15Baina atsekabearen bidez salbatzen du Jainkoak atsekabetua,
saminaren bidez ulertarazten dizkio bere esanak.#atsekabearen bidez salbatzen 36,21. Ik. 5,18+.
Jainkoa gorestera Jobi dei egin
16«Zeuri ere, atsekabeetatik libratu
eta estuasunik gabeko egoera erosoa eman nahi dizu,
jaki gozoz beteriko mahaia.
17Baina orain gaiztoei dagokien epaia bete da zuregan,
kondenazio-epaia zeureganatu duzu.
18Amorruak ez zaitzala asaldaraz;
bestela, ez duzu aurkituko askatuko zaituen erospen-saririk.
19Zure aberastasun guztiak ez dira aski izango,
ez zure urrea, ezta indarbide guztiak ere.#aberastasunak ez aski Sal 49,8-10; Es 11,4.
20Ez zaitez egon azkenaren zain,
herriak desagertuko diren garai ilunaren zain.
21Ez zaitez gaiztakeriara itzul,
horregatik bidali baitizute atsekabea#36,21 18-21 tx.etako testua oso iluna da eta itzulpena ez erabat segurua..
22Begira, paregabea da Jainkoa bere indarrean.
Zein maisuk irakatsiko hobeto?#inork ez Jainkoari erakusten 11,5-8; Is 40,13-14. Ik. 9,12+.
23Inork ez dio nola jokatu erakusten,
inork ez dio “Gaizki egin duzu” esaten.
24Gogoratu beraren egintzak goratzea;
mundu guztiak ospatzen ditu,
25guztiek miresten dituzte,
urrutitik ikusten badituzte ere.
Jainkoaren ahalmena eta probidentzia
26«Begira, guk uler dezakegun baino handiagoa da Jainkoa,
zenbatezina haren urte-kopurua.#uler dezakegun baino handiagoa 5,9; Sal 145,3. Ik. 9,11+. urte-kopurua Sal 102,25-28; Dn 7,9.
27Berak biltzen ditu ur-tantak
eta gero euri bihurtzen,#Jainkoaren ahalmena eta probidentzia Ik. 38,22-38; Sal 147,15-18; Si 42,15—43,33.#euria 5,10; 12,15; 38,37-38.
28eta hodeiek isurtzen dute
zaparrada modura jende gainera.
31Horrela#36,31 Horrela: Tx.a tokiz aldatu dugu, horrela (h.h., horien bidez) 28ko hodeiei buruz esana baitago (ik. 37,12-13). arduratzen da herriez,
zer jana ematen ugari.#zer jana ematen Am 4,7; Sal 104,13-15.
29Nork ulertu hodeien zabaltzea
eta trumoien burrundara zeruan#36,29 zeruan: H.h., bere etxolan; Sal 18,12an Jauna lainoz inguratua azaltzen zaigu, lainoa delarik haren etxola.?#hodeien zabaltzea Sal 18,10-15.
30Begira, berak hedatu du zeruan argia,
berak ezkutatu itsasoaren oinarriak.
32Esku artean du tximista, berak bidaltzen du jo-puntura.
33Trumoiak haren etorrera iragartzen du,
haren haserrea bidegabekeriaren aurka sutzen da#36,33 Tx.a oso iluna da. Zenbaitek honela itzultzen du bigarren zatia: animaliak ere ohartzen dira haren hurbiltzeaz..

Currently Selected:

JOB 36: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy