YouVersion Logo
Search Icon

JOB 12

12
Job
1Jobek erantzun zuen:
Jobek ere badaki esperientzian oinarrituta
2«Benetan, herriaren ahotsa zaretela uste duzue,
eta zuekin amaituko dela jakinduria.
3Baina neuk ere badut adimena,
ez naiz zuek baino gutxiago.
Nork ez daki zuek esandako guztia?#ez naiz zuek baino gutxiago 13,2; 2 Ko 11,5.
4Zuen, ene lagunon, irrigarri naiz,
ni, erantzun eske Jainkoari deika ari natzaion hau.
Zintzoa eta zuzena irrigarri!#zintzoa irrigarri 17,6; Sal 22,8; Mt 27,41.
5“Zoritxarrekoari mespretxua,
estropezu egiten duenari zartadak”,
pentsatzen du zoriontsuak.
6Bakea dago, ordea, bidelapurren bizilekuetan;
Jainkoa zirikatzen dutenak
eta beren eskura eduki nahi dutenak#12,6 Jainkoa beren eskura eduki nahi: Aztikeriaren bidez, agian. lasai daude.#bidelapurrak bakean 21,7; Jr 12,1-2; Sal 73,2-12.
7«Galdetu basapiztiei eta irakatsiko dizute,
zeruko hegaztiei eta adieraziko,#animalien irakaspena 38—39; Si 1,9-10; Mt 6,26-30.
8lurreko narrastiei#12,8 lurreko narrastiei: Hebreerazkoak hitz egin lurrari dakar. eta irakatsiko dizute,
itsasoko arrainek ere kontatuko;
9horien guztien artean nork ez daki
Jaunaren eskuak egin duela dena,
10Jaunaren esku dagoela bizidun ororen arnasa
eta gizaki bakoitzaren espiritua?#Jainkoa biziaren jabe 34,14; Zen 16,22; Dn 5,23.
11Hitzak bereizteko ahalmena du belarriak,
jakiak dastatzekoa ahosabaiak;#Ik. 34,3.
12adinekoek izaten dute jakinduria,
urtetan aurreratuek zuhurtzia.#adinekoek jakinduria 8,8-9; 15,10; 32,7; Si 25,4-6.
13Bada, Jaunarenak dira jakinduria eta ahalmena,
berarenak trebezia eta zuhurtzia.#jakinduria eta ahalmena Is 11,2; Es 8,14.
Jainkoaren indarra suntsitzaile
14«Jainkoak desegindakoa ezin inork berreraiki,
preso hartu duena ezin inork askatu;#preso hartzen duena ezin askatu Is 22,22; Ap 3,7.
15urei eusten badie, lehortea da;
jaregiten badie, mundua suntsitzen duen uholdea.
16Berak ditu indarra eta arrakasta,
berarenak dira engainatua eta engainatzailea.#engainatua eta engainatzailea 1 Erg 22,19-23.
17Boterea kentzen die kontseilariei
eta burutik nahasten epaileak;
18agintearen ezaugarriak kentzen erregeei
eta loturik eramaten preso#12,18 loturik eramaten preso: H.h., sokaz lotzen gerria. Gatibu eramanaren egoera aipatzen da.;
19aginpidea kentzen die apaizei
eta boterean finko daudenak iraultzen;#boterean daudenak irauli 34,19-20.
20hizlari trebeak mututu egiten ditu
eta zaharrei sena kentzen;
21mespretxua botatzen du handikien gainera
eta ahaltsuak indarge uzten;#mespretxua handikien gainera Sal 107,40.
22ilunpeetako sakonena agerrarazten du
eta itzalik beltzenak argitara ateratzen;
23herriak altxarazten ditu, eta gero hondatu;
nazioak hedarazi, eta gero desegin;
24buruzagiei sena kentzen die
eta biderik gabeko eremuetan galbideratzen;
25iluntasun beltzean dabiltza itsumustuan
eta mozkorrak legez zabunkarazten ditu Jainkoak.

Currently Selected:

JOB 12: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy